Diario de Noticias (Spain)

Igeri egin eta ito

- POR Aitzol Elizaran

erbaiten gogo bizia izan, zure baitan irudikatu eta hortaz gozatzeko irrikitan egon, eta benetan errealitat­earekin topo egitean, pixka bat atsekabetz­ea denoi gertatu zaigun zerbait da. Hainbestek­o itxaropena­k gorde baten baitan, eta kaka zaharra dela konturatu. Desilusioa, lilura galtzea. Horixe bera gertatuko zaigu hemendik gutxira, alarma egoera amaitzean. Igeri egon garela denbora luzez, eta hondartzan hilko zaizkigula esperantza­k, eta gizakiaren­gan dugun uste on hori ere bai, dena bat.

Badirudi egun hori iritsita, iristen baldin bada, Sodoma eta Gomorraren pare ospatuko dugula.

ZMusukoak airean botako ditugu, elkar besarkatu, muxuak banatu, parranda egin hurrengo goiza arte eta lore usainak dena zipriztind­uko du, erromako zubi eta unikornio arroxez apaindutak­o windowseko mahaigain zoragarri horretan. Sodoma eta Gomorra aipatu ditut, baina agian izango du urte zaharreko gauaren itxura gehiago.

Berriz nator zaldi gainean ezkortasun­aren ordezkari gisa, edo hori dirudi behintzat, baina zin dagizuet ez dela nire asmoa hori. Eta ez dut sermoi pedagogiko­ak emateko asmorik ere. Baina nahiko argi daukat aldi berean, jendarteak ez duela nahiko ardura hartzen hau konpontzek­o, politikari­ek elkarri pasako diotela erruaren pilota, eta zenbait neurriekin jarraitu ezean, egoerak, bere kabuz, ez duela hobera egingo. Agian, zortea gure alde bada, oraingo honetan ez digute errua herritarro­i egotziko, Aste Santuaren eta Eguberrien ostean bezala. Agian, berriz, gure partez erabakitze­n dutenek elkarri mokoka aritzeko aprobetxat­uko dute etengabeko hauteskund­e kanpaina horretan. Eta bai, honetaz guztiaz kexatzeko eskubidea izan badugu, nork bere kabuz neurriak hartu eta mantentzek­o gai garen bezala. Baina izan gaitezen zintzo, ez bata eta ez bestea ez dira gertatuko, eta birusa ez da desagertuk­o bere borondatez, pixkanaka, oso pixkanaka, txertatzen gaituzten bitartean. Nahiko argi geratu da gehiengoak ongi jokatuta ere gutxi batzuek egoera asko kakazteko ahalmena dutela. Eta horrek bazka handia ematen diela komunikabi­deei. Ikusi duzu Gasteizeko gazte horiena? eta Barakaldo inguruko merendero horretan gertatutak­oa? Galanta Mendillorr­iko futbol partidaren­a… Txertoen kopuruarek­in ere bada gorabehera. Zenbait komunikabi­deei kasu eginez gero, badirudi kamioia kamioiaren atzetik datorrela hiru edo lau txerto motarekin, eta gutako edozeinek har dezakeela bat, baita modeloa aukeratu ere. Baina errealitat­era jaitsita inguruan makina batek behin eta berriz deitzearen ondorioz soilik lortu dute txertatzea, eta beste batzuk lortu ere ez, adin, lanbide eta abarren arabera aspalditxo baldin bazegokien ere. Eta honen harira, sms bidez abixatzeko ideia zoragarria zeini etorri zitzaion burura? Ez al dira hori prestatzen lan egiten dutenak konturatze­n adin batetik gorako gehiengoak mugikorrak gazteenei telefono finkoari ematen dioten erabilera bera ematen diola? Leihoak irekitzean paperak hegan ez egiteko, horretarak­oxe. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain