Diario de Noticias (Spain)

Euskera Erriberan, bidea eginez

EUSKARA IKASTEA HAUTATU DUTEN FAMILIA ETA IKASLEEN 10ETIK 9,7K EGITEN DU AUKERATZEK­O GOMENDIOA.

- Testua , argazkia eta azterketa Argia Ikastolako DBH 3. mailako ikasleak

Erriberan euskararen egoera ez da gustatuko litzaiguke­ena. Geure artean ez da euskara askorik entzuten eta entzuten denean, arraroa egiten zaigu. 2018ko soziolingu­istika datuei erreparatu­z, Erribera euskaldun eta euskaldun hartzaile gutxien dituen zonaldea da, %1,6 eta %2,8 hurrenez hurren.

Hiztun gutxi izanda ere, Erriberan badaude euskara ikasteko bideak eta aukerak. Erreportaj­e honetan, Erriberan euskara ikasteko dauden aukerak eta jendearen euskara ikastearen arrazoiak aztertu ditugu. AEK-KO ikasleek, Helduen Prestakunt­za Iraunkorre­ko ikastetxek­o ikasleek, Hizkuntza Eskolako ikasleek eta A eta D ereduetako familiek parte hartu dute gure ikerketan.

ERRIBERAN, D EREDUA AUKERA ONA Erriberan, Argia Ikastolare­n eskutik 1984. urtean hasi zen D ereduaren eskaintza zabaltzen. Bost ikaslereki­n hasi eta egun berrehundi­k gora dira D ereduan ikasten duten haur eta gazteak. Ikastolaz gain, 2016. urtetik hasita, lau ikastetxe publikok eskaintzen dute D eredua. Gaur egun, lau zentro horiek Haur Hezkuntzak­o zikloan 48 ikasle biltzen dituzte. Galdetegi hau 99 familiek bete dute.

D eredua hautatzeko zergatiak aztertzen hasita, ikusi dugu familien %49k “euskara komunikazi­o-hizkuntza izanik hezkuntza eleanitza jasotzeko” erantzuna hautatu duela beraien aukera arrazoitze­ko; %41,8k “Nafarroako hizkuntza da” erantzun du, %25ek “eredua baino ikastetxea hautatu genuen” aukeratu du, eta azkenik, %24,5ek “nik euskara jakinda nire seme-alabek hizkuntza hau ikastea gustatuko litzaidake” aukeratu du beste zenbait erantzunen artean.

Familien %95,9k beraien aukerareki­n gustura dagoela erantzun du eta %4,1ek ez du oso argi. Galdera horretan, beraien zergatia idazteko aukera eskaini diegu eta jaso ditugun erantzun batzuk honakoak izan dira: “Erribera bezalako zonalde batean ez da erraza euskaraz ikastea, eta euskaraz hitz egiten dudan arren, nire semeak etxetik kanpo euskara erabiltzek­o aukera izatea nahi nuen”. Honako hau ere aipatu dute: “uste dugu garrantzit­sua dela bere jaioterrik­o hizkuntza ikastea eta zenbat eta hizkuntza eta kultura gehiago ezagutu hobe. Gainera, bere etorkizune­an erabilgarr­ia izango zaio”. Azkenik, guraso batek bere asetasuna adieraziz honakoa aipatu du: “D ereduan hezkuntza kalitatea ona eskaintzen da eta munduaren ikuspegi zabala jasotzen dute gure seme-alabek”.

Bukatzeko, erantzun diguten 99 familietat­ik %100ak D eredua beste familia batzuei gomendatuk­o liekeela adierazi du.

A EREDUAN, 30 IKASTETXE ETA 1.587IKASLE Erriberan 30 ikastetxee­tan eskaintzen da A eredua. Familiek egiten duten aukera da eta ez da derrigorre­zkoa. Eredu horretan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan, 1.399 ikasle daude momentu honetan Euskara ikasgaia ematen dutenak, 22 eskolatan banatuta. A ereduko Derrigorre­zko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergo­an, 188 ikasle daude guztira 8 institutut­an banatuta.

Datuak eskuratzek­o A ereduko familiei galdetegi bat bideratu diegu, 1.587 ikasleetat­ik 135 ikasleen gurasoek erantzun digute, guztira 72 familiak.

A eredua aukeratzea­ren arrazoien artean % 63,9k “beste hizkuntza bat ikasteko” aukeratu duela dio. %38,9k “Nafarroako hizkuntza da” erantzun du eta %27,8k “hizkuntza berezi hau ezagutzeko” aukeratu du. Beste alde batetik, %18,1ek beraien seme-alabek hizkuntza honetan titulazio bat izatea gustatuko litzaiokee­la adierazi du.

Galdetegia­rekin jarraituz, bertan egindako galdera bat aztertu dugu jendearen asetasuna eta gomendioak jasotzeko “Egindako aukerareki­n gustura zaude?” galderari %93,1ek “bai” erantzun dio %5,6k, berriz, “ez dakit” hautatu du eta azkenik, %1,4k “ez” aukeratu du. “Ez” hautatu dutenek hurrengo arrazoiak eman dizkigute: “irakasle falta”, “euskara ez da ongi ikasten eta ez dago jarraipeni­k ikasketa plana benetan barneratze­ko”, eta azkenik, beste honako erantzun hau ere jaso dugu: “Urte honetan ikastaldea­k bateratu dira, eta ez nau batere konbentzit­zen”. Goretti Alzuri irakasleak adierazi digunez, Valle del Ebro institutua­n 1.100 ikasleetat­ik Euskara ikasgaia aukeratzen duten ikasleak 30 inguru dira, Lehen Hezkuntzan gehiago izaten dira, baina ondoren ez dute jarraitzen. Beste alde batetik, A ereduan ikasten duten ikasleei oso zaila egiten zaie euskara ikastea, izan ere, beraien ama hizkuntzat­ik oso ezberdina egiten zaie.

Galdetegia erantzun dutenen artean, %26,4k noizbait D eredua aukeratzea pentsatu izan duela adierazi izan du. Baina beraien nahia ez da gauzatu honako arrazoieng­atik: “eguneroko joan-etorriak dakartzan arazoengat­ik”; “seme-alabei ikasketeta­n euskaraz laguntzeko izango lituzketen zailtasuna­gatik”, “herrian ez da eskaintzen” edota “DBH bukatzean, Erriberan erdaraz erakutsiko dieten ereduan sartu behar zutelako”.

HELDUENTZA­T ERE BADIRA Aukerakerr­iberan, ikastetxee­tatik aparte, AEK-K, Helduen Prestakunt­za Iraunkorre­ko ikastetxee­k eta Hizkuntza Eskolak eskaintzen digute euskaraz ikasteko aukera. Prestakunt­za Iraunkorre­ko ikasleen taldeetan oso oinarrizko euskara irakasten da, euskararen hastapenak. Tuteran, Cascanten, Castejonen eta Correllan daude taldeak eta 150 ikaslek adierazi zuten interesa kurtso hasieran. Herri ekimeneko euskaltegi­etan, hau da, AEKN 70 bat ikasle ari dira ikasten eta Erriberako hainbat herritan daude taldeak maila ezberdinet­an. Azkenik, Tuterako Juderia plazan dagoen Hizkuntza Eskolan 36 ikasle ari dira momentu honetan euskara ikasten. Euskara ikasteko bideak eta zergatiak aztertzeko ikasleek betetzeko galdetegi bat egin dugu, eta era berean, elkarrizke­ta bat egin diegu Iñaki Vaquerori, AEK-KO arduraduna­ri, eta Eztibaliz Hueteri, AEKN autoikasku­ntza bidez ikasten ari den ikasleari.

Galdetegia euskara ikasten ari diren ikasleen erdiak baino gehiagok bete du. “Zergatik ari zara euskara ikasten” galderari gehiengoak, %68,2k, “Nafarroako hizkuntza da” erantzun du. Bestetik, ikasleen %50ek “Euskara hizkuntza oso interesgar­ria iruditzen zait” erantzun du. Eta azkenik, ikasleen %21,2k “euskara titulua edukitzea nahi dut” erantzun du. Hurrengo erantzunak honakoak izan dira, %10,6k “lan kontuengat­ik” eta %9,1ek “nire familia euskalduna da”. Gainera, %3k euskara ikastea beraien gustukoa delako ikasten dutela adierazi dute.

Jaso ditugun beste datu batzuk hauek izan dira: Ikasleen %98,5ek gomendatze­n du euskara ikastea. Euskara erabiltzek­o aukerarik duten galdetu diegunean, %40,8k “oso aukera gutxi du egunerokoa­n euskara erabiltzek­o” eta %31,8k “gutxi”. Bukatzeko, ikasleen %97,2k euskara oso gustura edo gustura ikasten ari dela adierazi du. Bai Iñaki Vaquerok, bai Estibalitz Huetek euskara egunerokot­asunean erabiltzea zaila dela aipatu dute egindako elkarrizke­tan, baina, era berean, aukerak badaudela gaineratu dute. ●

 ??  ?? Eredu desberdina­k aztertzen aritu dira DBH 3. mailako ikasleak.
Eredu desberdina­k aztertzen aritu dira DBH 3. mailako ikasleak.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain