Diario de Noticias (Spain)

Aurten bai

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Alkateak albistea eman zuenetik, peña guztietan pozez gainezka dabiltza eta abonuak prest dituzte bazkideen artean banatzeko. Aurten, eskaerak goiti eginen du; hau da, sumatu dute jende aunitzek eskatuko dituela abonuak. Azken urteotan eskuratu ez dutenak ere itzuliko baitira. Azken urteotan, izan ere, nabarmena izan da jaitsiera. Lehenago zartakoak izaten ziren abonuak eskuratzek­o. Duela sei-zazpi urtetik hona, ordea, ez dira denak saltzen eta, oparituta ere, jende aunitzek uko egiten dio. Joera aldatu da, ordea. Arras. Aurten jendea gogoz baitabil izurriak ekarritako atakatik ateratzeko eta, zer arraio! Ospatu beharra zagon/zagok! Gainera, ez da ofiziala, baina Foru Gobernuak peña, txoko eta gastronomi­a elkarteak irekitzeko asmoa darabil, maiatza bukatu baino lehen; hilaren 28an, omen. Txabiske, gazte-etxabe eta gisakoak, aldiz, ez. Auskalo noiz. Egia aitortze aldera, izan da bajarik peña eta elkarteeta­n aurtengo negualde luze eta hits honetan, igerilekue­tan bezala. Baina peñakide gehienek zintzo-zintzo ordaindu dute hileroko saria, txintik erran gabe, jakinik ere egoitzak iltzez eta giltzez hertsirik zeudela. Jakinik ere, kubata 6, 7 eta 8 eurotan ordaindu behar izan dutela terrazetan. Bertzela da peñetan: 2,5 edo 3 €, gehienez. Zenbat hilabete joan dira? Lau, bat, hiru, bortz, zazpi. Urritik honat. Han dago urria. Ongi pentsatuta, itxiera peña batzuetako bazkideen mesedetan izan da, zeren, bana bertze, kideen adina sekulakoa baita. Orain, ordea, hara, bazkide gehienak txertoduna­k dira, artaldeimm­unitatea lortu dute, eta txirrintat­urik dabiltza mandarra janzteko eta sukaldeak berriz erabiltzek­o; azken buruan, egun osoa peñan emateko. Zeren, iduri baitu adineko batzuek peña dutela bizileku. Horrenbert­zez, aurten bai, aurten abonu guztiak banatuko dira harresi arteko zaldietara joateko. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain