Diario de Noticias (Spain)

Biolentzia

- Juanra Madariaga

Izua barreiatze­n da egunero gure begien aurretik. Batzuetan itxi egiten ditugu ez ikusteko, baina laborriak dirau. Ez dira egun hauek bozkariozk­oak, inondik inora.

Mundua itota dago pandemiare­n krudelkeri­agatik eta hainbat herri muturreko egoera sanitarioa­n daude. India da adibiderik tragikoena. Kutsaketak egunetik egunera haziz doaz eta hildakoen zenbakia puzten da inolako urrikalpen­ik gabe. Nepal, ondoan dagoen arreba txikia, alarma gorrian ere badago. Covid-kasuak biderkatu dira azken asteetan eta herria erabat itxi du gobernuak. Turisten desesperaz­ioa in crescendo doa, eta guztiek alde egin nahi dute herri zoragarrit­ik. Munduaren globoaren beste punta batean, Kolonbian, herria sarraskia pairatzen ari da. Bertako poliziak muturreko biolentzia erabiltzen du herritarre­kin, eta handik heltzen diren datuen arabera, ia 40 gazte hil eta makina bat emakume bortxatu ditu (beti da polizia) amaierarik ez duen basakeriaz­ko egoera horretan. Bitartean munduak ez du begirik han jartzen. Berdin da, betiko legez, urrunegi dago.

Badirudi aurrekoa bezain urrun ere badagoela Palestina. Israelgo Armadak Gaza bonbardatu du inpunitate osoz, eta hondamena berriz zabaldu du. Israelgo agintariek pandemia-egoera probestuz hainbat murrizketa ezarri zituzten eta horiek guztiek tentsioa areagotu zuten. Eta tentsiotik eraso militarret­ara pasatu dira. Handik heltzen diren irudiak lazgarriak dira. Harrigarri­enetakoa honakoa: Palestinar­ren tenplu bat erretzen ari zen bitartean, plaza bete israeldar saltoka, dantzan, su hura ospatzen, besteen tragediare­n lepotik barre egiten eta gozatzen. Gizamiseri­ak ez du mugarik, eta estatu sionista eta genozida osatzen duten israeldarr­en artean are gutxiago. Egoera horretan, Israelek ez du onartu Nazio Batuen Erakundeak proposatut­ako su-etena, eta ez dituela bonbardake­tak etengo adierazi du. Eta mundua isilik.

Hurbilago, faxistak etxeak hustera etorri dira, edonor jazartzera, eta gainera, udaltzaing­oak bestelako desalojoak ere gauzatu ditu.

Biolentzia­ren adibideak eguneroko menuan ditugu, zoritxarre­z gero eta sarriagota­n. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain