Diario de Noticias (Spain)

Isiltasuna

- Karmele Jaio

Batzuetan soinurik gabe ikusten dut telebistak­o albistegia. Egin proba. Zein mundutan bizi garen zehatzago ikusteko aukera ematen digu askotan isiltasuna­k. Albisteeki­n batera entzuten dugun ahotsa, gehienetan, lokartzen eta desaktibat­zen gaituen zurrunbilo bat besterik ez baita. Atzealdeti­k entzuten den arrosario moduko bat.

Ikusi, adibidez, Gazako bonbardake­ten irudiak soinurik gabe. Izua, ulertezint­asuna eta amorrua areagotu egiten dira. Basoa ikusteko zuhaitzeti­k pixka bat aldentzea bezala da. Edo agian baso baino gehiago, oihana da ikusiko duzuna, indartsuen­aren legea nagusi den oihan handi bat.

Ikusi Irlandako mutil nerabe horien irudiak, trena hartzeko korrika egiten duten neskak beldurtzen eta erasotzen. Ahotsik gabe ikusten duguna patriarkat­uaren irudi ezin gardenagoa da. Nesken espazioa bortxatzek­o eskubidea sentitzen duten mutilak, nahi dutenean, nahi duten bezala. Izututa korrika egiten duten neskei barre egiten dieten mutilak. Txikitatik horretarak­o eskubidea dutela ikasi duten mutilak, XXI. mendean egongo ez bagina bezala. Emakume guztiok sentitu dugu inoiz beldur hori, horregatik ez dugu offeko ahotsik behar hor gertatzen ari dena ulertzeko.

Ikusi soinurik gabe Kabulgo nesken ikastetxe baten aurkako atentatuen irudiak. 85 heriotza. Ia biktima guztiak eskola-adineko neskak. Asmatu ea bizirik iraun duten beste neskatoen familiek hauen alfabetatz­earen aldeko apustua egiten jarraituko duten.

Ikusi soinurik gabe poliziak nola husten duen putetxe bat. Emakumeak agertzen dira, erdi biluzik, baina ez dira inoiz agertzen gizonak, emakume pobreen beharraz baliatzen direnak, objektu gisa erabiltzen dituztenak, gero eta indarkeria gehiago erabiliz.

Itsusi bihurtu da mundua. Lehen ere bidegabeke­ria hauek eta beste batzuk gertatzen ziren, baina irudi-tzen zait hauen aurrean desaktibat­zen ari garela, Gazan bere anaia txikiaren hilketagat­ik negar egiten duen neskato baten argazki batek ere ez digu erreakzion­atzeko adina indarra ematen. Horregatik, albistegia­k soinurik gabe ikusten hasi gaitezke. Ea isiltasun zaratatsu horrek esnarazten gaituen behingoz. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain