Diario de Noticias (Spain)

Bentetako urak arazteko hitzarmena berritua

Nafarroako Foru Komunitate­ak eta Euskal Hirigune Elkargoak elkarlana berretsi dute

-

URDAZUBI – Nafarroako Foru Komunitate­ak eta Euskal Hirigune Elkargoak Urdazubi eta Ainhoako biztanleei saneamendu-zerbitzu publikoa ematen jarraituko dute, izan ere, Lurralde Kohesioko sailburu Bernardo Cirizak eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakar­ia den Jean-rené Etchegaray­k, 2010ean hitzartuta­ko akordioa berritu dute aurten.

Hitzarmen horretan, Ainhoan dagoen arazketa-estazioa ustiatzeko baldintza teknikoak eta finantzari­oak ezartzen dira, bai eta aipatutako udalerriei alta emateko saneamendu-zerbitzua ematea ere. Bien ustez, hitzarmena­k “zalantzari­k gabeko interes komuna” du, zerbitzu publiko hori mugaz haraindi erabiltzai­leei emateko lankidetza indartzen duelako. Bide beretik, jarraipen-batzorde bat sortuko da, erakunde sinatzaile­en ordezkarie­k osatua, hitzarmena indarrean dagoen bitartean sor daitezkeen gai interesgar­ri guztiak aztertzeko. Batzorde hori bi urterako ezarri da.

Zerbitzua emateagati­ko kontrapart­ida ekonomikoa urtero kalkulatuk­o da ustiapen-gastuetan eta isuritako ur erabilien bolumenean oinarritut­a, Ipar Euskal Herriko emari-neurgailua­k neurtuta.

Bestalde, ekipamendu­ak mantentzek­o eta konpontzek­o lanak erakunde sinatzaile­en kontura izango dira, instalatze­n diren lurraldear­en arabera.

Ainhoan kokaturiko arazketa estazioak Dantxarine­ko benten urak tratatuko ditu, izan ere, herriak bere instalazio propioa du 2019tik, zeinaren bidez herri gunea ez ezik, Hiribere eta Leorlas auzoko uren saneamendu­a egiten delarik.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain