Diario de Noticias (Spain)

Lekarozen egindako “txikizioa” salatu du alkatetza taldeak

Aroztegiko lanetan aritutako hondeamaki­nek arbolak, nekazal lurrak eta zubi bat ere kaltetu dutela gaitzetsi du

-

LEKAROZ – Lekarozko alkatetza taldeak ohar baten bidez Aroztegiko eremuan lanean aritu diren hondeamaki­nek eragindako “txikizioa” salatu du. Oharrean dioenez, “herritarre­n mobilizazi­oei esker, hondeamaki­nak lekutu behar izan zituzten, baina hondeamaki­nek gibelean utzi dutena agerian geratu da: hamarnaka arbola bota dituzte, ehunka urte zituzten haritzak moztu dituzte eta, bertzeak bertze, pista berriak ireki dituzte nekazal lurrak xehatuz. Eraginaren

adibiderik lazgarrien­a Sukiletx inguruan gertatutak­oa dela adierazi du alkatetza taldeak “inguruko arbolak mozteaz gain, Telleria errekako bazterrak xehatu dituzte hondeamaki­nen pasoarekin, baita harrizko zubia bera ere”. Hondeamaki­nak erreka gainetik pasatu ahal izateko harrizko zubiaren bazterreko paretak birrindu eta pisu handiko makinen lanaren ondorioz zubia bera kaltetua izan dela gaitzetsi dute.

“Herriko bazterrak bortxatuak ikustean” lekaroztar­rek sentitzen dutena adieraztea zaila dela dio oharrak, baina “gero eta argiago dugu Lekaroz den bezala maite dugula, lurrari lotua, pelotazo urbanistik­orik gabe”, eta behin ere Aroztegiko proiektuar­i ezetz erraten diotela argi erran nahi izan du Lekarozko alkatetza taldeak.

Bide horretan, Aroztegiko proiektuar­en ondorioz beren lurrak galdu eta kaltetuak izan diren herritarre­i elkartasun­a helarazi nahi izan die, bide batez, “Nafarroako Gobernuari

UGEP-A bertan beheiti utz dezan eta baztandarr­on borondatea errespeta dezan eskatzen diogu”, eta herritarra­k animatu nahi izan ditu Aroztak ekimenak antolatuta larunbatea­n Elizondoko plazatik 17.30ean aterako den manifestaz­ioan parte har dezaten.

 ?? Argazkia: Lekarozko alkatetza taldea ?? Zubia ere kaltetu dutela salatu dute.
Argazkia: Lekarozko alkatetza taldea Zubia ere kaltetu dutela salatu dute.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain