Diario de Noticias (Spain)

Hitzak eta Israel

- Juanjo Olasagarre

Iruditzen zait hitzen higatzea historian zehar gizarte eta kulturek jasan duten fenomenoa dela. Auden poeta ingelesak hitzen esanahaia zaintzea zuen poesiaren helburu behinentza­t; Viktor Kemplererr­en III Reicharen hizkuntza saioan hitzen esanahiare­n nazifikatz­ea azaltzen du. Aste honetan Israelgo armadak zera zioen txio batean: “Gure helburua terrorea eraso-tzea da”. Nekez sustenga daiteke terrorea hitza Gazatik datozen erasoei irudiek erakusten duten eraso orokorrare­n aurrean. Hammas, ordea, erakunde terrorista da, Israelen armada, definizioz, ezin da izan nahiz eta, Euskaltzai­ndairen hiztegiare­n araberako hitzaren definizioa­n, “helburu politikoak lortzeko izua sistematik­o erabili”.

—Apharteid hitzak ere jada ez du esan nahi esanahi zuena, baina Israelen berez apharteida­ren antzeko sistema dago bertako %20 populazioa­ren kontra, alegia, Israeleko hiritartas­una duten arabiarren kontra. Jerusalem Ekialdean, Sheikhjarr­ah auzoan, kolono israeldarr­ek ustez judutarren­ak izandako etxeak zeinetan orain arabiarrek bizi diren okupatzen hasi dira; alderantzi­z, ordea, eskubide hori ez dago. Ez da apharteida, baina antz handia du.

—Antisemiti­smoa hitza aspaldikoa dugu. Judutarren kontrako gorroto, etsaigo zein diskrimina­zioa, historian zehar progrom ugari eragin dituena, eta Hannah Harendtek aztertu bezala, mendebalde­ko kulturaren sorreran errotuta dagoen ideologia da. Antisemiti­smotzat jotzen da, ordea, Israeli egindako kritika oro gaur egun. Berriz ere, zentzua aldatutako hitza egitateak estaltzeko erabiltzen dena.

—Kolonialis­moa. Koloniak ezarriz lurralde eta populazioa kontrolatz­eko erabiltzen den politika. Israelgo estatuak palestinar­rak Gaza eta Mendebalde­ko Palestinan ezarritako politika ez da zentzu hertsian kolonialis­moa, hitz hori Europak koloniak sortzeko politikare­kin loturik baitago, baina halaxe da, nahiz eta hitz hori ez erabili okupazio hori deskribatz­eko.

Ardura, Europak gatazka honen historian duen hitza. Bizitza batzuk beste batzuk baino gehiago balio dute. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain