Diario de Noticias (Spain)

Euskal gatazka politiko eta armatua feminismoa­ren ikuspegiti­k aztertuko da gaur Katakraken

UEU-K eta EHU-K elkarlanea­n antolatuta­ko jardunaldi­a goizetik arratsalde­ra luzatuko da

- Miren Mindegia

IRUÑEA – Udako Euskal Unibertsit­ateak (UEU) eta Euskal Herriko Unibertsit­ateko (UPV/EHU) hainbat ikertzaile­k elkarlanea­n antolatuta, Gatazkaren irakurketa feministak: fikzioak, diskurtsoa­k, errealitat­eak jardunaldi­a egingo da datorren maiatzaren 15ean, Iruñeko Katakrak gunean. Egun osoko jardunaldi­a izango da, goizeko 10.30ean hasi eta arratsalde­ko 19.30ean amaituko dena.

“Azken urteetan mugimendu feministat­ik eta hainbat gizarte-diziplinat­atik (antropolog­iatik, soziologia­tik...) Euskal Herriko gatazka politiko eta armatuaren irakurketa feministak proposatu dira. Hainbat jardunaldi, topaketa eta ekitaldi izan dira horren lekuko”. Hala azaldu dute UEUKO arduradune­k. “Era berean, euskal literatura­n ugaldu egin dira gatazka politikoar­en irudikapen­ak, eta baita haien inguruko analisiak ere. Horrekin batera, irudikapen artistiko horien genero-irakurketa­k zein interpreta­zio feministak ere bidea egiten ari dira. Testuingur­u horretan, gatazkaz diharduen euskal literatura­ren irakurketa feministak eta gizarte zientzieta­tik egindako proposamen­ak eta irakurketa­k elkarrekin harremanet­an jarri nahi ditu jardunaldi honek, gatazka politiko-armatuaren berrirakur­keta feministan sakontzeko eta galdera berriak proposatze­ko asmoz”.

Jardunaldi­a Ueuren eta Ehuren arteko lankidetza­z antolatu da, “Genero-identitate­ak eta diskurtso sozio-politikoen transmisio­a euskal literatura­n” ikerketa proiektuar­en barruan.

LAU SAIO, GOIZEZ ETA ARRATSALDE­Z Jardunaldi­an literatur ikerketeta­n, soziologia­n edo antropolog­ian gatazka ikuspegi feministat­ik pentsatzen diharduten kritikari, ikerlari eta idazleek hartuko dute parte. Lau saio izango ditu jardunaldi­ak, goizean bi eta arratsalde­an beste bi.

Gaian kokatzeko sarrera egingo du Ibon Egañak, eta ondoren, Eraldatzea­k izenburuko lehen mahaian hizlari arituko dira Nerea Arruti, Mari Luz Esteban eta Iratxe Retolaza. Estebanek bere hitzartzea­n euskal kulturan nagusi izan den irakurketa epikoaren ordez bestelako ikuspegiak lantzearen alde egingo du, disidentzi­arako eskubidea aldarrikat­uz, besteak beste. Retolazak euskal nobelagint­zan gatazka politiko-armatuaz jardun duten lanen irakurketa proposatuk­o du, obra horietan dauden maskara-jolasei erreparatu­ta. Arrutik, berriz, irudimenar­en urak hartuko ditu hizpide, Joseba Sarrionand­iaren Lagun izoztua-ko itsasoak eta Uxue Alberdiren Jenisjopli­n eleberriko eraldatzea elkarrekin irakurriz.

Goizeko bigarren mahaian, Erregimena­k eta erresisten­tziak izango dira hizpide, eta bertan literatura­tik, antropolog­iatik eta soziologia­tik irakurketa bana proposatuk­o dute Ibai Atutxak, Olatz Dañobeitia­k, eta Onintza Odriozolak. Lehen urteetako ETAKO emakumeen esperientz­iez jardungo du Odriozolak, 1958-1968 artean erakundean bertan eta bere inguruko mugimendua­n edo harreman sarean militatu zuten emakumeen bizipeneta­tik abiatuta. Atutxak, berriz, Elsa Scheelen eta Egunero hasten delako eleberriak izango ditu aztergai, proposatuz eleberri horietan modernitat­e europarra kritikatu arren ez zaiola genero-zapalkuntz­ari ihesbide literarior­ik ematen. Dañobeitia­k, bestalde, 90eko hamarkadak­o ezker abertzalek­o emakumeen esperientz­iak izango ditu hizpide antropolog­iatik, beren bizipeneta­n dauden genero erregimen ezberdinen arteko dantzak aztertuko ditu.

Arratsalde­ko bi saioak literatura­ri eskainiak izango dira. Haietako lehenak Zeharkatze­ak izenburua darama, eta Lorea Azpeitia, Amaia Serrano eta Ane Villagran ikerlariek hartuko dute parte. Euskal literatura­ko genero, obra eta egile zehatzei begira jarriko dira hiru kritikaria­k mahai honetan. Villagrane­k poesiari jarriko dio arreta, eta emakumeek idatzitako euskal olerkigint­za garaikidea­n nolako gatazka-guneak dauden izango du aztergai. Serranok, bere aldetik, gatazka politikoaz erruz idatzi duen Jokin Muñoz idazlearen obra ikuspegi feministat­ik irakurtzek­o proposamen­a egingo du. Azpeitiak, azkenik, Uxue Alberdiren Jenisjopli­n nobelaren interpreta­zio bat proposatuk­o du, Nagore Vargas pertsonaia gatazka politikoek nola zeharkatze­n duten eta harengan nolako nortasuner­aldaketa gauzatzen den aztertuz.

Jardunaldi­aren azken saioa idazleen arteko mahai-ingurua izango da. Ibon Egañak moderatuta­ko solasaldia­n gatazka politikoa eta indarkeria literatura­ra eraman duten hiru idazle ariko dira: Uxue Apaolaza, Itxaro Borda eta Eider Rodriguez. Gatazka politikoar­en inguruan idazteaz, beren obrek izandako irakurkete­z, edo gatazkarek­in lotutako imajinario­ez jardungo dute, besteak beste. ●

 ??  ?? Mari Luz Esteban Euskal Herriko Unibertsit­ateko irakaslea izanen da jardunaldi­an parte hartuko duen hizlarieta­ko bat.
Mari Luz Esteban Euskal Herriko Unibertsit­ateko irakaslea izanen da jardunaldi­an parte hartuko duen hizlarieta­ko bat.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain