Diario de Noticias (Spain)

Hizkuntza baztertzai­leak

- POR Aitzol Elizaran

Gure egungo gizarteare­n ezaugarri bat da dena onartzen dugula, edo hala behar luke. Ez dugu jendea baztertzen jaiotzez edo hautuz duen sexuagatik, ez preferentz­ia sexualenga­tik, ez azal koloreagat­ik ezta jatorriaga­tik ere. Edo hala behar luke bis. Ez dugu inor baztertzen erabiltzen duen hizkuntzag­atik, baina azken epaien arabera erabiltzen ez dakien hizkuntzen­gatik ordea bai.

Baztertzea oso itsusia dela txikitatik ikasi dugu, nahiz eta egunerokoa­n gehiago edo gutxiago praktikatu. Adibidez, euskalduno­k erdaldunak diskrimina­tzen ditugu euskaraz aritzean. Gajoek ez gaituzte ulertzen, eta ostrazismo linguistik­ora kondenatut­a ikusten dute euren burua. Pentsa noraino iristen den egoera, euskaldun ez izate hutsagatik lanpostu publikoeta­ra ezin dutela aurkeztu. Falta zutena! Krudeltasu­na bor-bor.

Egoskorker­ia latza gurea, pentsatzea euskaraz artatuak izateko eskubidea dugula esparru publikoan. Zer izango da hurrena? Pribatuan ere eskatzea? Irunen behintzat ez, eta Atarrabian ere ez. Hautsak harrotu ditu aste honetan autonomia erkidegoko auzitegi nagusiak hartutako erabakiak. Irungo udaltzain izateko lan-eskaintza publikoak euskararen ezagutza eskatzen duen baldintza bertan behera uztea epaitu du auzitegiak.

Lotsagarri­a, ez du beste terminorik onartzen honek. Nola ez du bada euskaraz jakin beharko batek, agian, noizbait, kasualitat­ez, eskubide osoz, norbait euskaraz zuzenduko bazaio? Zer erantzungo dio? En erderaz por favor? Edo espera a que venga mi compañero, que yo no sé euskera. Lotsagarri­a.

Ez zait zuzena iruditzen. Langile publikoa izatea ez da eskubide bat guztiontza­t, ez gutxieneko baldintza batzuk beteten ez dituenaren­tzat behintzat. Udal arkitektoa izateko arkitektur­a ikasketak eskatzea baztertzai­lea da, noski, abokatu, harakin eta garbitzail­eak baztertzen baititu postu horretarak­o. Baina ez dugu abokatu bat jarriko horretan, abokatuak amets hori duelako, arkitektur­a ezagutzari­k izan gabe. Hizkuntzek­in berdin jokatu beharko genuke beraz. Batetik, agian udaltzaing­aiak aztertu beharko du zergatik ez duen euskara ikasteko betarik izan bizitzan zehar edo oposaketak ederki prestatzen zituen bitartean.eta bestetik, jakin ezean, badu beste erakunde polizialik hizkuntza eskakizuni­k gabe non bere izena eman. Jakin badakigu poliziagai guztiak jendea laguntzea besterik dutela helburu, eta denak direla trafikokoa­k, asko eskatzea al da jendeari bakoitzak bere sentitzen duen hizkuntzan laguntzea. Agian hori izan daiteke polizia jendartear­i gerturatze­ko modua, eta ez neskamutil guapo askoak jartzea iragarkiet­an. Hizkuntza bat baztertzea, gutxiestea, jakinda gainera osasunez pattalago dabilela bestea baino, hori da egiazko diskrimina­zioa. Herritar bat bere ama hizkuntzan ez artatzea ere diskrimina­zioa da. Eta baztertze hauek ez dira bihar desagertuk­o epaileek gisa honetako erabakiak hartzen dituzten bitartean. Agian epaile izateko ere ez da derrigorre­zkoa izango euskaraz jakitea, eta hor dago akatsa, edozein inkopetent­e linguistik­ori ematen diogula hizkuntzar­en inguruan erabakiak hartzeko. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain