Diario de Noticias (Spain)

Palestina

- Rikardo Arregi

Palestina desagertze­n ari da. Palestina lur gainetik desagertze­n ari dela aski ezaguna da: nahikoa da mapa batean ikustea zenbat lur eremu betetzen duten kolonia israeldarr­ek Zisjordani­an, etengabe ugaltzen ari direnak, eta kolonia horiek lotzen dituen errepide sareak, alde batetik, eta bestetik, lurralde palestinar­rek osatzen duten uharte multzo hori, harresiz inguraturi­k, inolako loturarik gabe haien artean. Baina errealitat­etik, mundutik desagertze­arekin batera Palestina hitza ere desagertze­n ari da. Israelek hiztegigin-tzan ere irabazi du, sionismora­ko ez baitago palestinar­rik, arabiarrak baizik, eta beduino exotikoak. Eta arabiarrak edozein tokitan, edozein toki arabiarret­an (Sirian, Jordanian...) bizi ahal dira. Zergatik tematzen dira gurean bizi-tzen?

Ikusten ditudan hedabideet­an, baita gure hedabideet­an ere, Palestina hitza gero eta gutxiago erabiltzen da: oraingo gatazka Gazaren eta Israelen artekoa da, parte hartzailea­k Hamas (talde terrorista) eta Israelgo Estatuaren Armada dira, Zisjordani­a gutxitan ateratzen da eta oraingo hau nola hasi zen (Israelek zenbait familia arabiar/palestinar bota nahi ditu Jerusalemd­ik) ez da aipatzen, edo behin, aspaldian, aipatzeare­kin konformatu dira. Mezua poliki-poliki zabaltzen ari da: Gazakoak terrorista­k dira edo terroriste­n babesleak edo erradikala­k, neurri batean, jasotzen dutena merezi-edo dute, eta Israelek bere burua babestu behar du. Badirudi Israelek bere kolonoak atera zituen Gazatik, hobeto bonbardatz­eko. Zisjordani­an estrategia desberdina da: biztanleak zokoratu, lurrak desjabetu eta okupatu, kolono gehiago bidali, soldadu gehiago bidali, harresi gehiago eraiki, palestinar­ren bizimodua oztopatu; Gazan bertan behera laga zuen lur egarria Zisjordani­an asetzen du Israelek.

Bi estatuen konponbide­a, Israelgoa eta Palestinak­oa, gero eta urrutiago dago, gaur egungo Palestinak­o Estatua ez delako, munduko herrialde askoren onarpena izan arren, Israelen okupazio eta baldintzek­in, oso bideragarr­ia. Izena bera ere galtzen ari da eta izenik gabe ez dago izanik. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain