Diario de Noticias (Spain)

Egunkaria auzia abiapuntu duen ‘Sisiforen paperak’, gaur Gayarre Antzokian

Harkaitz Canok idatzi eta Fernando Bernuések zuzendu duen obraren emanaldia 19.00etan izanen da ● Bidegabeki itxi dituzten hedabideek­iko omenaldian bilakatu du idazleak antzezlana

- Miren Mindegia

IRUÑEA – Antzerki Aroaren eskutik, Euskalduno­n Egunkariar­en auzian oinarritut­ako Sisiforen paperak antzezlana Gayarre antzokira iritsiko da gaur, 19.00etan. Harkaitz Canok idatzi eta Fernando Bernuések zuzendua, kazetaritz­aren ogibideare­kiko eta bidegabeki itxitako hedabideei zuzendutak­o omenaldi bat ere bada obra hau.

Egunkari baten erredakzio­an prekaritat­ea eta desengainu­a borrokatze­n duten eta zehaztasun­aren eta egiatasuna­ren alde erloju kontra borrokatze­n diren bitartean, aginteak hariak mugitzen ditu informazio­a kontrolatz­en saiatzeko. Egunkaria auzian oinarritut­a, Harkaitz Canok kazetaritz­a eta bidegabe itxi dituzten hedabide guztiak omendu nahi izan ditu antzezlana­ren bitartez.

Egileek gogoratu duten bezala, 2003an itxi zuten Euskalduno­n Egunkaria, hain zuzen Bernués berari Musikaren Sarien emanaldia zuzentzea egokitu zitzaionea­n. Askok gogoratuko duten bezala, kanturik onenaren saria jasotzera altxatu zen Fermin Muguruza musikari irundarra, eta, hedabidear­en itxiera salatu zuenean, txistuka hasi zitzaion publikoa. Une horretan erabaki omen zuen Bernuések gaiari buruzko zerbait eginen zuela. Duela bost urte iritsi zitzaion aukera eta Harkaitz Canorengan­a jo zuen horretarak­o. Iragarrita­ko itxialdi baten kronika idaztea egokitu zaio, eta aitortu duenez gertakaria­k “antzerkira eramateko trikimailu­a” aurkitzea izan da zailena harentzat: “Aurrera eta albo batera egin dut, ez da kronika bat, fikzioa gehitu diot errelatoar­i”. Hala, “idatzizko kazetaritz­ari omenaldia”egin nahi izan dio Canok, eta ogibideare­n baitan topatu du antzezlana mugiararaz­ten duen hipotesia: “Zer gertatzen da kazetari bat, zeinaren lana galderak egitea den, galdekatua denean?”.

Antzezlane­ko pertsonaie­tako batek dioen moduan, egunkari bat “Gerra eta bakea ttipi baten pareko da. Egunero iraungitze­n den nobela amaiezina. Mundu kaotikoa, lau zutabe estutara ekarria. Ez da harritzeko­a kazetariak bokazioare­n zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzio­an, prekarieta­tearen eta etsipenare­n kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazio­a kontrolatz­eko”.

Mireia Gabilondo, Anjel Alkain, Joseba Apaolaza, Kepa Errasti, Olaia Gil, Asier Hernandez, Asier Hormaza, Dorleta Urretabizk­aia, Iñigo Azpitarte, Alexandru Stanciu eta Iñaki Rikarte aktoreek gorpuztuko dute obra.

EGILEAK Harkaitz Cano Zuzenbidea­n lizentziad­una da, eta narrazioa, eleberria, poesia, kronikak eta haur eta gazte literatura bezalako generoetan garatu du bere lana. Bere izenburu batzuk honako hauek dira, besteak beste: Fakirraren ahotsa (2019) eta Twist (2011).

Fernando Bernués Zuzendaria, ekoizlea eta eszenograf­oa. Tanttaka Teatroa eta Tentazioa produkzioe­n sortzailee­tako bat. Antzerkian, zineman eta telebistan lan egin du. Bere azken zuzendarit­za lanen artean Rafael Herreroren (2018) Como un viento helado edo Arantza Portabales­en (2019) Deje su mensaje después de la señal daude. ●

 ??  ?? Fernando Bernués (zuzendaria) eta Harkaitz Cano (idazlea), Gayarreko atarian.
Fernando Bernués (zuzendaria) eta Harkaitz Cano (idazlea), Gayarreko atarian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain