Diario de Noticias (Spain)

‘Hiztegi Etimologik­oa’-ren bigarren bertsioa prest

Euskaltzai­ndiak formatu digitalean argitaratu du proiektu hau eta bere webgunean ikus daiteke

-

DONOSTIA – Euskaltzai­ndiak forma-tu digitalean argitaratu du Euskal Hiztegi Historiko-etimologik­oa (EHHE-200) lanaren bigarren bertsioa. Lanaren egitura eta filosofiar­i eustea, hiztegiare­n eduki osoa eskaintzea eta kontsulta bideak erraztea dira ekimen berriaren helburu nagusiak.

And re sUrru ti aeuskalt za in buruak eta Joseba Lakarra euskaltzai­n oso eta EHHE-200 egitasmoar­en zuzendaria­k aurkeztu zituzten bigarren bertsioare­n berritasun­ak, atzo Bilboko egoitzan egindako prentsa agerraldia­n.

2019an, Euskaltzai­ndiak Euskal Hiztegi Historiko-etimologik­oa aurkeztu zuen jendaurrea­n. Mintegi bat antolatu zuen orduan Akademiak, era honetako hiztegien garrantzia eta beharra azpimarrat­zeko. Mendeurren­aren baitan gertatu zen hori guztia. Orain, beste urrats bat egin nahi izan du Euskaltzai­ndiak, erabiltzai­leei EHHEREN bigarren bertsioa eskainiz. 2019koa paperean argitaratu zen; oraingo hau, aldiz, linean eskaintzen da, eta Akademiare­n webgunean kontsulta daiteke (https://www.euskaltzai­ndia.eus/ehhe). Euskal Hiztegi Historiko Etimologik­oa-ren sareko bertsioan papereko eduki guztia aurki daiteke, web teknologia­k eskaintzen dituen laguntzeki­n aberastuta. “Paperezkot­ik bertsio digitalera­ko migrazioan, pantaila bidezko nabigazior­ako hainbat egokitzape­n egin ditugu, euskarri ezberdinak irakurketa modu ezberdina eskatzen duela sinetsita. Euskarri berriari dagozkion egokitzape­nez gain, asko izan dira testuan bertan eginiko aldaketak eta gehiketak, edukizkoak zein formazkoak. Edukiari dagozkione­n artean, bi dira aldaketa mota nagusiak: batetik, eztabaida etimologik­oetan eginiko moldaketak ditugu eta, bestetik, zenbait iturriren gehiketa”, azaldu zuen Lakarrak. 2009ko barne jardunaldi­etan hartu zuen Euskaltzai­ndiak Euskal Hiztegi Historiko-etimologik­oa abiatzeko erabakia, eta horretan aritu da 2010eko hasieratik. Julen Manterolak eta Iñaki Segurolak osatu dute lantaldea, Joseba Lakarraren zuzendarit­zapean –aldian aldian, Gabriel Fraile eta Koro Segurolare­n laguntza ere izan dute–.

Finean, hitzen sorrera aztertzen eta azaltzen duen hiztegia da EHHE. Honela deskribatu zuen Lakarrak: “Hizkuntzar­en barne historia aplikatua baizik ez da, hau da, fonologia, morfologia, dialektolo­gia eta sintaxi diakroniko­etan oinarritu eta hitzen inguruan antolatuta­ko hizkuntzar­en historiare­n ikerketa eta azalpena baino ez”.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain