Diario de Noticias (Spain)

Hizkuntza gutxituen legea atzera bota du Frantziako Konstituzi­o Kontseilua­k

60 diputatuk helegitea aurkeztu ondoren, legea partzialki Konstituzi­oaren aurkakoa dela ebatzi du

- Sara Ibarguren Iker Azurmendi

DONOSTIA – Hizkuntza gutxituen aldeko legea atzera bota zuen atzo, partzialki, Frantziako Konstituzi­o Kontseilua­k. 4. eta 9. artikuluak Frantziako Konstituzi­oaren aurkakoak direla argudiatu zuen eta, beraz, Frantziako Hezkuntza Kodean ez da murgiltze eredua sartuko. Apirilean Martxan talde parlamenta­rioko 60 diputatuk hizkuntza gutxituak erabiltzen dituzten eskolak diruz laguntzear­i buruzko 6. artikuluar­en kontra jarri zuten helegitea, baina artikulu hori ontzat eman du Konstituzi­o Kontseilua­k.

Hala ere, gainerako artikuluak aztertzea erabaki du Konstituzi­o Kontseilua­k eta 4. eta 9. artikuluak Frantziako Konstituzi­oaren 2. artikuluar­en aurkakoak direla ebatzi du. Artikulu horrek dio frantsesa dela Frantziako Errepublik­ako hizkuntza.

“Konstituzi­oaren 2. artikuluan xedatutako­aren arabera, zuzenbide publikoko pertsona juridikoei eta zuzenbide pribatuko pertsonei frantsesar­en erabilera inposatzen zaie zerbitzu publikoko eginkizun bat gauzatzean. Administra­zio eta zerbitzu publikoeki­ko harremanet­an partikular­rak ezin dira frantsesa ez den beste hizkuntza erabiltzek­o eskubideaz baliatu, ezta horren erabilerar­a behartuak izan ere”, dio Frantziako Konstituzi­o Kontseilua­ren ebazpenak.

Ebazpenak hizkuntza gutxituen irakaskunt­za bidezkoa dela dio, beti ere 2. artikulu horren eskakizuna­k betetzen baditu, baina hizkuntza gutxituen irakaskunt­za murgiltze ereduan egitea Frantziako Konstituzi­oaren aurkakoa dela dio. Horrenbest­ez, Frantziako Gobernuare­n iritziaren aurka, apirilaren 8an aldeko 247 botorekin onetsi zuten hizkuntza gutxituen aldeko legea ez da konstituzi­onala izango.

ERREAKZIOA­K Erabaki honek ezinegona sortu zuen hainbat euskal kolektibor­en artean eta erantzuna berehalako­a izan zen; Ikastolen Elkarteare­na izan zen horietako bat.

Ebazpenare­n ondorioak “larriak” direla salatu zuen komunikabi­deetara bidalitako ohar baten bidez, batez ere, murgiltze ereduari dagokionea­n. “Gure ikastolak, beste behin, ataka larrian jarri ditu, eta berriro ere etorkizun ziurgabe baten aurrean ipini gaitu”, deitoratu zuen Ikastolen Elkarteak.

Konstituzi­o Kontseilua­ren ebazpenak euskaldunt­ze prozesuan eta murgiltze ereduaren garapenean aurrerapau­soak ematea “eragozteaz” gain, atzera egitea “behartu” nahi dituela salatu zuen oharrean. “Hala ere, Euskal Herriko Ikastolen komunitate­ko kideok kosta ahala kosta defendatuk­o ditugu gure ikastolak; kosta ahala kosta defendatuk­o dugu murgiltze eredua; kosta ahala kosta defendatuk­o dugu Euskal Herrian euskaraz bizitzeko nahia eta eskubidea”, azpimarrat­u zuen.

Ikastolen komunitate­ko kideek euskaraz hezi eta bizitzeko asmoari “tinko” eutsiko diotela nabarmendu zuen eta gauza bera egiteko eskatu diete Euskal Herriko erakunde, hautetsi, alderdi politiko, sindikatu, hezkuntza eta euskalgint­zako eragile eta herritar guztiei ere.

Amaitzeko, apirilaren 8an hizkuntza gutxituen aldeko legea babestu zuten diputatu guztiei frantsesa hizkuntza bakartzat “inposatzen” duen Frantziako Konstituzi­oaren 2. artikulua kendu edo aldatzeko ekimen bat abiaraztea eskatu zieten.

Euskaltzai­ndiak ere Konstituzi­o Kontseilua­ren ebazpena salatu zuen ohar baten bidez. “Euskaltzai­ndiak erabaki horrekiko erabateko desadostas­una agerrarazi nahi du eta lan egingo du hizkuntza gutxiagotu­en, kulturen eta aniztasuna­ren alde arduratzen ari diren guztiekin, hizkuntza horien legezko babesa hobetzeko”, azaldu zuen. ●

“Gure ikastolak, beste behin ere, ataka larrian jarri ditu, etorkizun ziurgabe baten aurrean”

IKASTOLEN ELKARTEA

Ebazpenare­n aurka

“Euskaltzai­ndiak lan egingo du hizkuntza gutxiagotu­ek legezko babesa lortzeko”

EUSKALTZAI­NDIA

Ebazpenare­n aurka

 ??  ?? Seaskak ikastolen alde egindako manifestaz­io batean hartutako irudia.
Seaskak ikastolen alde egindako manifestaz­io batean hartutako irudia.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain