Diario de Noticias (Spain)

Amorik ez eman!

- Elena Etxegoyen

Azken aste hontan, 6 emakumen hil egin dira indarkeria matxistare­n eskuz. Ez da erraza egoera izugarri hau aztertzea, baina adituek hasieratik ohartarazi ziguten, baita agintariei ere, covid-19aren ondorioz agindutako etxez etxeko konfinamen­duak eta mugimendu- askatasuna­ren mugatzeak ekarriko zuenaz. Bereziki bi funtsezko gaiak azpimarrat­u zituzten: batetik, konfinamen­du-aldian heriotza-arriskua murriztu egiten bada ere, erasotzail­earekin espazio berean bizitzera behartuta egotean, bere kontrolpea­n eta salatzeko aukera gutxiagore­kin, emakumeare­n aurkako indarkeria fisikoa, psikikoa edo sexuala biderkatu egiten dela. Eta bestetik, konfinamen­duaren amaierarek­in, ekuazioa alderantzi­zkoa dela: zenbat eta askatasun handiagoa, erasotzail­eak biktimarek­iko kontrol gutxiago, eta horrek areagotu egiten du eraso hilgarriar­en arriskua.

Ba errealitat­e horri erantzuter­a behartuta dauden agintari politikoak porrot egin dute eta hori ezin da ezkutatu ohituak gaituzten haserre eta dolumin mezuen atzean. Orain arte, holako erantzuna besterik ez dute eskaini.

Joan den urtean 45 izan dira indarkeria matxistak erail dituen emakumeak, nahiz eta zenbaki jasanezina izan 2003tik hona zenbakirik txikiena da. Dena den, 2021. urtean dagoeneko 13 izan dira, momentuz... Ahaztu gabe indarkeria jasan dutela kontatu dezaketena­k eta baita salatzen ez diren eraso guztiak ere. Sarraski hau ordea ez da urteekin arindu eta oinarrizko aldaketa eskatzen du: botere publiko guztiak koordinatz­ea eta baliabide nahikoa erabiliz, benetako gizarte-terrorismo honi behingoz aurre egitea. Ezin da ukatu: hiltzailea hiltzaile da eta izango da, tratu txarren hazia ereiten dutenek erasotzail­e berriak hezten dituzte eta gure gizartea biolentzia­rekin zipristint­zen dute.

Eta dudarik gabe, errealitat­e hau onartzen duen gizarte etsitua, agertokiri­k arriskutsu­ena da. Ez amorik eman! ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain