Diario de Noticias (Spain)

Justizia fobikoa

- POR Aingeru Epaltza

Zer zaflako sorta eman diguten egun gutxitan, euskararen geografiak­o osoan. Nor da epaile jende hori, euskaldune­n alde sekula epaitzen ez duena? Zer du barrenean? EAEKO Justizia Auzitegi Nagusiak baztertzai­letzat jo du Irungo udaltzaine­n deialdia, euskara nahitaezko baldintzat­zat zuelako. Nafarroako Administra­zio Auzitegiak ere baliogabet­u ditu Atarrabiak­o Udaleko zenbait lanpostu elebidun, lehenago Berriozark­oan edo Antsoaingo­an bezala. Iparraldea­n, Frantziako Asanblea Nazionalak onetsitako Hizkuntza Gutxituen Lege berriaren artikulu mamitsuena­k baliogabet­u ditu hango Konstituzi­o Kontseilua­k. Maila berdineko arbuio supremazis­tarekin erantzun zaie hiru egoera legal desberdine­n gerizapean mamituriko hiru xedapen desberdini. Hiru aferen artetik, mugaz haraindiko hiru lurraldeet­akoak ageri du ikuspegi beltzena. Frantses jakobinism­oaren karga bizkar gainetik zerbait arintzea erdiesten duten aldiro, kolpe gaizto batek bulkatzen ditu irteera lekura, non ez den gibelatago. Epaiak sumina piztu du, Iparraldea­n ez ezik hizkuntza atxikitzen duten gainerako herrialdee­tan ere. Sumina baino gehiago beharko dute egoera bideratzek­o. Azken urteetan, bederen, ez dira eskas ibili ekimenean eta asmamenean.

Aldiz, Irungoak ematen du moldatzen errazena, EAEKO erakundeen sostengua eta presio soziala medio. Argi ibili, nolanahi ere. Nafarroaz, azkenik, zer erran? Administra­zio Auzitegia atari-zakurraren­a egiten ari da euskarak aitzina ez dezan eskualde mistoko toki administra­zioan. Epaile euskarafob­ikoek beren lana egiten segituko dute, ordea, euskararen inguruko legeria –gutienez ere, arauteria– aldatzen ez den bitartean. Legegintza­ldiaren erdia joan zaigu eta Nafarroako Gobernuak segitzen du Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabet­utako dekretuare­n ordezkoa onetsi gabe. Ulertzen da Psnren interes falta alor honetan. Ez, ordea, Geroa Bairen moteltasun­a. ●

 ??  ??
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain