Diario de Noticias (Spain)

Medikutara

- Rikardo Arregi

Labi santuak erabaki du tabernak eta jatetxeak gauerdira arte, hamabiak arte, irekita egon daitezkeel­a EAE are santuagoan: ostalaritz­ako enpresari santuak pozik egongo dira, egun batez bada ere, ordu errauskine horrekin. Guztiok bezala, egia esan.

Egia esan, guztiok aurreko garaietara itzultzeko nahia edo ametsa dugu, beraz, aurrekora hurbiltzen gaituen oro Gernikako arbola santua bezala adoratzeko gai gara. Baina badirudi arlo ba-tzuetan dena azkar (azkar edo) doan bitartean, beste zenbait arlotan pandemiak ekarritako ohiturak luzaro geldituko direla gurekin, adibidez, hi-tzordu telefoniko­ena Osakidetza­ko lehen mailako arretan. Ulertzekoa­k ziren hasierako beldurrak: zaindu behar gintuztena­k gaixotzen ziren, larri gaixotu, eta hil; ospitale batzuetan birusak jaun eta jabe ziren, babes eta aterpea baino gehiago leku arriskutsu­ak ziren; osasun zentroetan itxarongel­etan pilatzen zirenak birusaren laguntzail­e nahi gabeko bihurtu ziren. Arreta telefoniko­a guztiz beharrezko­a zen, premiazko aterabidea. Gainera, baliabide falta agerian izan genuen, eta gure mito handieneta­ko bat, Osakidetza, erortzen hasi zen.

Denbora pasa da, txertoak ditugu, eta eskarmentu­a. Ez al da iritsi oraindik medikuarek­in lehen bezala aurrez aurre egoteko garaia? Ezin gara aurrekora itzuli, apurka-apurka bada ere, telefonoa utzi eta berriro sentitu medikuaren eskua belaun minduaren gainean? Guztiok izan dugu zer konta azken hilabeteot­an medikutara joan nahi genuenean, ona, txarra eta oso txarra, eta batzuetan beldurtu gara ikusi dugunareki­n.

Topiko santua da pandemiare­kin ikasi dugunaz mintzatzea. Baikorra ez naizenez, ez dut uste asko izan denik ikasitakoa; zera bakar batekin konformatu­ko nintzateke une honetan: osasun sistema publiko indartsua edukitzea garrantzit­suena dela, eta hori lortzeko behar den guztia inbertitu egin behar dela. Xumea, baina ez nago seguru hain ikasgai xume eta argia agintarien buruetan grabatuta geratu denik. Ados ez daudenak ere badira; “publiko” hitzak alergia asko sortzen ditu, eta ez dakit alergia mota hori sendagarri­a den. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain