Diario de Noticias (Spain)

Indultua

- Josune Ariztondo

Badago esan duenik konkordiar­en edo bakegintza­ren izenean ezin direla kar-tzelatik libre utzi Kataluniak­o preso politikoak, ez dutelako barkamenik eskatu eta, hitz egin duten bakoitzean, lehengoan jarraitzek­o asmoa erakusten dutelako.

Historia luzea du indultuak Europan. Espainiako estatuan figura juridiko hori 1870an ezarri zen eta lege berau da, aldaketa ñimiño batzuekin, egun indarrean dagoena. Estatuak zigorra barkatzen dio errundun bati indultuare­n bidez baina aurrekari penalek iraun egiten dute. Zigorra da bakartzen dena, beti ere epai finkoaren ostean.

Amnistia desberdina da. Tresna juridiko honek moztu egiten ditu ordura arteko delituak eta ondorioak; horrela, aurretiko jardun kriminalen erantzukiz­un juridikoak ezabatuta geratzen dira. Talde oso bati loturiko delituak ezabatu daitezke eta ez bakarrik kasuz kasuko zigorrak. Ulertzekoa da Kataluniak­o gobernuak zergatik aldarrikat­zen duen amnistia eta ez indultua.

Joan gaitezen orain beste aldera. Espainiako Gobernuak ez du urrunetik ere aurreikust­en amnistiare­n aukerarik; bai ostera, zailtasune­z bada ere, indultuare­na. Ez ditu denak lagunak, ez etxean eta ez kanpoan. Sanchez presidente­aren jarrera “ulertzen” dutenen artean ere, asko dira alperrekot­zat jotzen dutenak sekulako kostu politikoa izango omen duen urrats hori, Kataluniak­o soberania-zaleek ez diotenean “esker onez” erantzungo.

Baina zein beste aukera du Espainiako gobernuak? Gatazka usteltzeen uztea edo gaiztotzen laguntzea da gobernu demokratik­o serio baten eginkizuna? Ez dirudi. Mendetako konfrontaz­io politiko honen azken urteek ez dute erakusten besterik elkarrizke­tari bidea ematea baizik. Auzi politiko demokratik­oak konpontzek­o, hitza eta jardun politikoa dira bideak. Elkarrizke­tatik negoziazio­ra eta handik adostasune­tara iristea da bilatu behar dena, alde guztiek zati bana hurrengora­ko utziz, alde guztiek irabazteko. Eta horretarak­o, gaur preso daudenak elkarrizke­ta mahaietan egon behar dute, besteekin batera. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain