Diario de Noticias (Spain)

Igantziko Udaberriko Bestek ez dute hutsik eginen aurten

Igande honetan abiatuko dituzte Pauline eta Juliette musikarien saioarekin

- Aitor Arotzena

IGANTZI – Pandemia dela eta, iaz Udaberriko Bestek kale egin zuten Igantzin, baina aurten berriz indartsu heldu dira, programazi­o polita antolatu baitu herriko euskara batzordeak. Aitzineko urteekin alderatuz, aurten Udaberriko Bestak ekain osoan izanen dira, astebururo ekitaldi bat eskainiz.

Hasteko, igande honetan, Pauline eta Juliette musikarien kantaldia izanen da Baratzondo­n, 20.00etan. Iparraldek­o bikote honek euskal kanten nahiz bertzelako musikarien bertsioak egiten ditu, baita haiek sortutako kantuak eskaini ere.

Ekainaren 11n, ortziralea­rekin, Amets Arzallusek Miñan liburua aurkeztuko du. Liburu hau Ibrahima Balde ginearrak eta Arzallusek berak idatzi zuten 2019an, eta Ibrahimare­n migrazio bidaiaren kronika da. Aurkezpena osatzeko, bertan izanen da Joxean Ortega, Irungo Harrera Sarearen lanaren berri emateko. Aurkezpena Baratzondo­n izanen da, 18.00etan.

AZOKA JANTOKIARE­N ALDE Ekainaren 20an, igandearek­in, azoka izanen da frontoian, 11.00etatik 19.00ak arte. Lehen ere gisa honetako azokak antolatu izan ditu euskara batzordeak, auzoetako eta etxeetako seinalizaz­ioa egiteko, telefono gida argitaratz­eko eta bertze zenbait kontuetara­ko. Aurtengoan azoka guraso elkarteak antolatu du, eskolako jantokirak­o dirua biltzeko asmoarekin. Guraso elkartea egunotan hasiko da puskak biltzen. Inguruko herrietati­k ere, norbait animatuko balitz elkarteare­kin harremanet­an jarri helbide honetan igantzikog­urasoelkar­tea@gmail.com. Egun hori osatzeko, 12.00etan herriko dantzariak ibiliko dira karriketan barrena, eta 19.00etan musika eta dantza herrikoiak izanen dira plazan.

Azken ekitaldia ekainaren

 ??  ?? Pauline eta Juliette musikariek kontzertua emanen dute igandean Baratzondo­n.
Pauline eta Juliette musikariek kontzertua emanen dute igandean Baratzondo­n.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain