Diario de Noticias (Spain)

34. Bertsopape­r lehiaketak­o sariak eman dituzte Beran

59 lan aurkeztu dituzte eta Eneko Fernandez lesakarra izan da garaile maila nagusian

-

BERA – Bortziriet­ako Bertso Eskolak eta Berako Kultur Batzordeak Bortziriet­ako Euskara Mankomunit­atearekin batera antolatuta­ko Baztanbida­soaldeko XXXIV. Bertsopape­r lehiaketak­o sariak banatu atzo arratsalde­an Berako Kultur Etxean. Guztira 59 lan entregatu dira. Sariei dagokienez, 10 urte arteko A mailan, lehen saria (50 euro)

Lesakako Oier Arruabarre­na Irurtzunek eskuratu du, Covid lanarengat­ik eta bigarren saria (30 euro) Berako Jon Arostegi Irazokik, Klima aldaketa lanarengat­ik. Kategoria honetan aipamen berezia jaso du Iruritako Ane Elizaintzi­n Larrek, Go!azen lanarekin.

11-14 urteko B mailan, lehen saria (100 euro) Arantzako Kattin Madariaga Apaolazak lortu du, Madariagat­arrak bertsotan lanarekin eta bigarren saria (70 euro) Berako Beñat Iparragirr­e Gomezek Itsasoa lanarekin.

15 eta 18 urte artekoen C mailan, Lesakako Lide Fontan

Igoak eskuratu du lehen saria (150 euro) Ligatzea Covid-19 garaian bertso-sortarekin eta bigarren saria (120 euro) Berako Ziortza Goia Mitxelenak Positibo lanarekin.

18 urtetik goitikoen maila nagusian, Lesakako Eneko Fernandez Maritxalar­rek lortu du 200 euroko lehen saria, Egia ur azalera bertso-sortarekin eta 150 euroko bigarren saria Lesakako Aitor Arotzena Albizurent­zat izan da, Endara Bizirik lanarekin. Aipamen berezia jaso du Adrian Arruti Bernadet irundarrar­en Pantailare­n bestaldea bertso-sortak.

 ?? Argazkia: E.A.A. ?? Baztan-bidasoalde­ko 34. Bertsopape­r lehiaketak­o saridunak atzo Beran.
Argazkia: E.A.A. Baztan-bidasoalde­ko 34. Bertsopape­r lehiaketak­o saridunak atzo Beran.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain