Diario de Noticias (Spain)

Burokrazia digitala

- Rikardo Arregi

Pasa den apirilean burokrazia digital bat egin behar nuen Hezkuntza Sailean eta, iaz antzekoa egitea suertatu zitzaidane­z, lasai nengoen ordenagail­u aurrean eseri nintzenean. Baina, inozoa ni, urtebete mendeak izan daitezke burokrazia digitalera­ko, dena aldatuta zegoen: hasteko gauza ez zen Eizu-tik egiten, Irakaslegu­nea-tik baizik, iazko pasahitzak ez zuen balio eta formulario­a guztiz desberdina zen. Lortu nuen, bai, ez dakit ondo nola, gordeta nuen pasahitza ez baitzen behar zena. Burokrazia digital bera egin behar zuen lankide batek laguntza eskatu zidan pasabide ilun batean ezkutuan, ahapetik, eta gela huts batera sartu ginen, lapurren antzera: burokrazia digitalare­kin arazoak dituzula aitortzeak automatiko­ki zahartzen zaitu besteen aurrean. Burokrazia digitala ankerra da, eta anker bihurtzen zaitu. Gero, egia esan, guztiek dituzte zailtasuna­k “aplikatibo” deitzen direnekin (hitz itsusien kopurua handitzen doa egunetik egunera).

Juan Ignacio Pérez Iglesiasen blogean sarrera bat irakurtzea­n (“Nos acabarán expulsando del mundo”) gogoratu nuen aurrekoa, baita orain egin beharreko bi burokrazia digital handiekin ditudan komeriak ere. Pérez Iglesias jaunak bankuak, unibertsit­atea eta foru ogasuna, besteak beste, aipatzen ditu; unibertsit­atekoa da bereziki mingarria.

Nik ere uste dut, berak bezala, burokrazia­ren digitaliza­zioak aurrera segituko duela halabeharr­ez, ezinbestea­n. Europako diruak horretarak­o erabiliko dituzte. Zera moderno bat. Atzean geldituko direnak atzean geldituko dira eta kito. Osakidetza­k ia-ia errieta egin zien adinekoei mezuak, webguneak eta horrelakoa­k ez menderatze­agatik. Botere publikoek askotan proposatze­n dituzten aterabidea­k (eskatu laguntza ilobei eta horrelakoa­k) umiliaziot­ik gertu daude eta, zer esanik ez, pentsamold­e atzerakoi eta erreakzion­arioa ezin hobeki islatzen dute.

Burokrazia digitalare­n aurrean, lotsaturik eta meneko, burua makurtzear­i utzi beharko genioke. Bestela, “enprendedo­re” jarri eta burokrazia digitalak egiten laguntzeko enpresa bat sortu besteen zailtasune­kin aberasteko. Egongo da dirua horretarak­o, ziur. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain