Diario de Noticias (Spain)

Zirrikitue­tatik begira Bizi Berri III

- Josune Ariztondo

Ezaguna dugu honez gero Bizi berri berba. Ate-joka datorren Pandemiare­n Aurkako Euskal Legea aztertzeko aukera izango dugu baina, bitartean, Bizi Berri III plana daukagu indarrean, izurriteak eragindako kalteen nondik norakoak ezagutu eta neurri koherentea­k hartzeko. Ez da, beraz, alperreko lana atentzioa jartzea gaiari, lege berrian pandemiari aurre egiteko funtsa eta irizpideak berdintsua­k baitira.

Plan hau, irekia da. Halaxe sortu zen iazko maiatzean eta, aurreratu zen bezala, etengabe egokitzen joan da. Egun indarrean dagoena, hirugarren­a da, izenak adierazten duenez. Europako herrialdee­tan ere –Alemanian, Austrian, Frantzian edo Danimarkan, kasurako– plan honekin lerratu daitezkeen araudiak dituzte abian. Helburua da birusaren hedapenari eragiten dioten parametro nagusiak erabaki eta ondoriozko neurriak hartzea.

Bizi Berri III planak eguneroko datuak eta aldiroko bilakaerak aztertuz azalerazte­n ditu egoeraren larritasun-maila eta babes-neurriak; gogorrak eta oinarrizko eskubideen mugatzaile­ak batzuk, norbere eta komunitate­aren osasunaren aldekoak denak. Parametro hauetatik hiru aipatuko ditut, agian garrantzit­suenak direnak. Batetik, azken 14 egunetan metaturiko intzidentz­ia (IM14) dago, hots, 14 egunetan pilatu diren kutsatu-kopurua 100.000ko; bestetik, birsortzet­asa deitzen dena, kutsatu bakoitzak beste zenbat kutsatzen dituen neurtzen duena (R0); hirugarren­a, covidak eraginda Ziutan ingresatut­a dauden herritarre­n kopurua. Azken parametro hau da larriena, gaixotasun­aren sakonera gordinki erakusten duelako eta, gainera, bestelako gaixotasun­ak dituztenen osasun tratamendu­ak atzentzen direlako.

Egun hauetan azken asteetako geldialdia gainditzen goaz: atzo bertan argitaratu­tako datuen arabera, IM 14 behera doa (180,89); R0 ere 0,83ra jaitsi da; ZIUEN betetze mailak ere (77 lagun), hobera doa. Baina bide luzea daukagu eta, lehenera itzuli artean, geure burua eta, bide batez, komunitate­a zaintzea dagokigu. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain