Diario de Noticias (Spain)

Zulodun galbahea

- POR Aitzol Elizaran

Selektibit­ateko froga pasa dute ikasleek azken bi asteetan hegoaldean. USE deitzen diote orain, Unibertsit­atera Sartzeko Ebaluazioa. Baina gauza bera da. Izerdiak, azken bi urteetan ikasitakoa­k inbutu batez irentsi eta ahal duzun txukunen bota, horren arabera etorkizuna jokatzen duzula kontuan hartu gabe, posible balitz, eta negar malkoren bat tarteko.

Froga honek gaitegi bateratu xamar bati heltzeko bidea ematen die hezkuntza sail desberdine­i. Baina gero, egia esatera, erkidego bakoitzak bere erara molda ditzake hainbat aspektu, gutxi gorabehera. Denok geunden Espainiako Historia ikastera behartuak baina aurten, adibidez, hutsuneak betetzeko ariketa bat jarri zieten Murtzian Al-andalusen inguruan, Gipuzkoan Bigarren Errepublik­ari buruz galdetzen zuten bitartean. Zortzi folio idatzi zituela zioen batek teleberrin, kantitatea eta kalitatear­en arteko harreman eskasaz ohartu gabe oraindik.

Ez diot konponbide­rik bilatuko azterketa hauen aferari testu honetan, baina agian, unibertsit­ate, edo hobe esanda, fakultate bakoitzak bere froga diseinatuk­o balu, bere behar eta ikasketa programei egokituta, finago ibiliko ginateke. Cadiz-eko konstituzi­oaren berri izatea ongi dago, baina akaso Orreagako gudua irakatsiz, gertutasun hutsagatik baldin bada ere, ikasleak gusturago hartuko du gaia. Euskara ikasgaiko froga bera ere agian moldatu beharko litzateke. Euskal Autonomia Erkidegoan askorentza­t ama, edo amaorde, hizkuntza izanda, Ingleseko frogarenn zailtasuna­ren pare izateak ez du laguntzen hizkuntzar­i prestigioa ematen. Nafarroan konplikatu­xeagoa dela badakit, eta behingoaga­tik, zailagoa izateak zentzua baduela onartu beharrean nago.

Argi dago frogaren formatuak ez duela laguntzen ikastolan ikasitako edukiak barneratu dituzula erakusten. Eta argi daukat ere ikastolare­n funtzioa ez dela soilik edukiak barneratze­araztea. Eskoletati­k pertsona osoak ateratzea da helburua, baina pertsona oso horiek hobe dute USEA ondo gainditu, gurasoen laudorio eskasak agudo bihurtuko baitira kritika. Nire umetxoak hau, nire umetxoak beste… nota baxuen errua inolaz ere ez baita sofan potrozgora, edo aluzgora, mugikorrar­en bateria xahutzeare­n ondorio. Egongo da beste arrazoiren bat.

Gaindituz gero etorkizuna aukeratzer­a, hortxe tranpa. Ikasketak aukeratzea etorkizuna sinatzea balitz bezala. Nahiko lukete askok. Ingeniari izateko ikasi eta irakaskunt­zan amaitu, Kimika ikasten hasi, nazkatu eta Filosofiar­i ekin. Goi mailako zikloa hasi eta bukatu, oraindik lanerako gogorik ez duzula konturatze­an, beste zerbait ikastea pentsatu. Pisu gehiegi jartzen dugu oraindik aukeraketa horretan, eta bizitza, zorionez, dezente malguagoa da.

Ikasle bizitza erdia Userako presiopean joaten da, urtero da albistegai, eta urtero atsekabe iturri. Helmuga gisa aurkezten zaigu derrigor gainditu beharreko harresi hau, krokodiloz jositako putzuz inguratua, eta Port Aventurako dekoratua bezalakoa dela konturatze­rako, dagoeneko galbahetik pasatuak gara. Bizitzaren arrabola. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain