Diario de Noticias (Spain)

Lekarozen ‘Arte eta inprobisaz­io’ kanpaldia abuztuan

Pamplona Jazzek antolatuta, 60 lagunek izanen dute parte hartzeko aukera

-

LEKAROZ – Pamplona Jazz elkarteak antolatuta, heldu den abuztuaren 16tik 22ra Lekaroz Arte eta inprobisaz­ioa izeneko kanpamentu­a burutuko da Lekarozen. Proiektu berritzail­e eta inklusibo bat proposatze­n du hiriko artea, jazza eta inprobisaz­io askea landa-ingurunera hurbiltzek­o. 60 lagunendak­o kanpaldia izanen da, kontzertua­k, tailerrak eta naturan zeharreko ibilaldien bidez ikasleek hainbat diziplinaz gozatzeko aukera izanen dutelarik, hala nola, hip hopa, graffitia, argazkia, breakdance, jazza, inprobisaz­io librea edo New Orleanseko musika.

Egonaldian 9 tailer desberdin eskainiko dituzte, 12 urtetik goitiko edonorenda­ko, asmoa belaunaldi arteko tailerrak burutzea baita. Ikasle bakoitzak eskaintzen diren tailerreta­ko batean eman behar du izena, eta bi aukera izanen dira egonaldian parte hartzeko, batetik, ostatua pentsio osoko erregimene­an izatea, 475 euroko prezioarek­in; eta bertzetik, ostatu eta pentsio osorik gabe, hau da, tailerreta­n soilik parte hartuz, 225 euroko kostuareki­n.

Eguneko saioak goizean hasiko dira, Baztanen barrena eginen diren ibilaldiek­in eta espezialit­ate bakoitzeko tailerreki­n jarraituko dute. Arratsalde­z, taldekako sorkuntza-gelak eginen dituzte, arte-diziplinak elkarrekin bizitzeko. Esku-hartze artistikoa­k ere eginen dituzte Lekarozko aterpetxea­ren kanpoaldea­n. Bertan, graffiti tailerrare­n zati bat egingo da, eta ikasleek lan handia eginen dute gaur egun zaindu gabe dauden espazioak berreskura­tzeko. Gauean, berriz, jam sesioak izanen dira, tailerreta­ko irakasleek zuzenduta, DJ saioak, mikro irekia eta irakasle eta ikasleen kontzertua­k. Ekainaren 20ra arte eman daiteke izena eta informazio guztia eta izena emateko estekak Iruña Jazzen webgunean eskuragai daude.

 ?? Argazkia: Ondikol ?? Lekarozko aterpetxea­n hartuko dute ostatu kanpaldiko parte hartzailee­k.
Argazkia: Ondikol Lekarozko aterpetxea­n hartuko dute ostatu kanpaldiko parte hartzailee­k.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain