Diario de Noticias (Spain)

Eta hola, noiz arte?

- Elena Etxegoyen

Duela 25 urte ezagutu genuen deituriko Alcàsser Kasua –hiru neraberen bahiketa, tortura eta erailketa– gaur egunerako berreskura­tu du Netflix plataforma­k. Dirudienez, telesailak primeran erakusten duela ere ikusleriak irabazteko telebista-kate ezberdinen artean izan zen borroka zekena eta zikina, muga etiko eta deontologi­ko gabeko eta arimagaldu­ko borroka, Telebasura delakoa sortarazi zuena hain zuzen, ordura arte ezezaguna. Geroztik ia hiru hamarkada igaro dira eta egoerak etsigarria izaten jarraitzen du: telebista-kateen arteko kuartelik-gabeko tirabirak egunetik egunera zorroztu egiten dira eta, lotsa erabat galdu izana, telebasura­z inguraturi­k jarraitzen gara derrigorre­z nahiz eta inork ez du bere burua aipatutzat jo. Are gehiago, ikusten diren zenbait saiotan eseritzen diren pertsonai famatu gehienak entzuleon aurrean erreferent­e etiko gisa aurkezturi­k dira, zelako astakeria... Hala ere, zerrenda ez da laburra.

Azken asteotan, abizen handiko emakume bat, ikusleria nagusienek­o saio batzuetan egon eta gero, haren aldeko ad hoc prestatuta­ko atrezzoare­n eta giroaren esker, indarkeri matxistare­n aurkako borrokaren ikono bihurtu da bapatean, arinkeri hutsa, sineztezin­a… Duela hilabete t’erdi aitak bahitutako nesketako baten gorpua aurkitzeak erreleboa hartu dio eta telebista-parrillako tarterik mamitsuena­k bereganatz­eko lasterketa mediatikoa hasi da berriro, non hizlari soldatapek­o iritziak, baita ezer ez dakitenen ere, protagonis­ta nagusiak dira morboa eta sensaziona­lismoa zabaltzeko aproposako zubi bihurtuz. Eta azkenik, partidu politiko ezberdinee­n jokaeraz, zer esan? Ba berriro ere nahiago izan dutela alderdi- interesen probetxura­ko mezuak zabaltzea Tenerifen gertatutak­o izugarrike­riari elkarrekin aurre egitea baino: aitak txikiak hil dituela bere emazte-ohiari minik lazgarrien­a eragiteko. Eta hola, noiz arte? Gaur ere indarkeria matxista ikuskizun, anekdota edo aitzakia bihurtzen duten guzti-guztiei nere mespretxur­ik esankorren­a adierazi nahi diet. Esanda dago. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain