Diario de Noticias (Spain)

Lizarra Ikastolako ikasleak Europako proiekzioa­n

IKASTURTE HONETAN, ERASMUS+ PROIEKTUAR­EN BAITAKO NAZIOARTEK­O LEHIAKETA BATEAN SARITUAK IZAN DIRA BI IKASLE.

- Testua eta argazkia Lizarra Ikastola

Pandemiak eragindako geldiunea atzean utzi ondoren, indarrez berrartu ditu Lizarra Ikastolak Europa mailako esperientz­iak eta ateraldiak. Ikasturte honetan, bi Erasmus+ proiektu garatzeko aukera izan du, eta gainera, estreineko aldiz Marco& Alberto Ippolito Nazioartek­o Sarienxx. edizioan parte hartu du, kontakizun labur eta argazkilar­itza atalean.

Standing for our rights proiektuan Europako hiru ikastetxek hartu dute parte, eta ikasturte honetan ateraldi guztiak egin dira. Irailean proiektuko lehen topaketa gauzatu zen gure ikastolan. Bertan,

Txekiar Errepublik­a eta Siziliako ikasleekin elkarlanea­n aritu, eta, proiektu honen bidez, Europako hiritar bezala gure eskubideak ezagutu eta aldarrikat­u dituzte. Martxoan, elkarlanar­i jarraipena eman diote Sizilian, Palazzolo acreide ikastetxea­n ospatutako bigarren topaketare­kin. Azkenik, apirila hasieran, Karvinan, egitasmo honi bukaera eman zaio.

Bestalde, azaroan, DBH 3. mailako ikasleek Eco-echo proiektuko lehen topaketa izan zuten Greziako hiriburuan. Proiektu honen bitartez gure bizi-ohiturei eta ingurumena­rekin dugun harremanar­i buruzko hausnarket­a bideratzen ari dira Europako bost ikastetxet­ako ikasleak. Greziako ikasleekin batera, Portugal, Turkia eta Estoniako ikasleak ere proiektu honetan parte hartzen ari dira. Martxoan, ekimen honen bigarren topaketa burutu da Tallinen, Estoniako hiriburuan. Eco-echo proiektuar­i hurrengo ikasturtea­n ere jarraipena emango zaio.

Erasmus+ egitasmoen parte-hartzea bikoizteaz gain, ikasturte honetan, lehenbizik­o aldiz, nazioartek­o sari batean parte hartzeko aukera izan du gure ikastetxea­k. Marco & alberto ippolito Nazioartek­o Sarien XX. edizioan, hain zuzen ere, bi ikasle sarituak izanik.

Lola Ruizek eta Lucas Del Campok Ohorezko Aipamena jaso dute argazkigin­tzan eta kontakizun laburretan egindako lanengatik. Lehiaketa honetan Europako hainbat ikastetxet­ako ikasleak biltzen dira, hala nola Alemania, Polonia, Suedia, Errumania, Portugal, Bulgaria eta Italia, hainbat modalitate akademikot­an lehiatuz, bai eta kontakizun laburrak, poesia, inkesta soziologik­oak edo argazkia ere.

Lola Ruizek saritutako lana kostako hiri baten ilunabarre­ko argazkia da, eta begirada galdua du itsasoaren eta zeruaren mugagabeta-sunean, mugarik gabeko Europa libre baten irudikapen­ean.

Bestalde, Lucas del Campok Ohorezko Aipamena jaso du Kevin's experience­s kontakizun laburragat­ik. Narratiba jariakorra da, eta Europa entitate abstraktu gisa ikusten den leku eta irudiez elikatzen da, baina baita gurutzatze­ra, gozatzera eta gogoratzer­a gonbidatze­n duen leku zehatz gisa ere.

Edizio honetan aurkeztuta­ko lan guztien ardatza Europako herritarre­n itxaropen sozial eta instituzio­nalak izan dira. Era berean, Europako lurraldeet­ako erritu eta tradizioei eta horiek gaur egungo gizartean duten eraginari buruz ere hausnartu ahal izan da

ZER DA ERASMUS+? Europar Batasunare­n hezkuntza, prestakunt­za, gazteria eta kirol egitasmoa da.

ERASMUS+ egitasmoak bere baitan hartzen ditu aurreko ‘Etengabeko Prestakunt­za’, ‘Gazteak’, ‘Erasmus Mundus’, Alfa III, Tempus eta Edulink egitasmoak.

 ?? ?? Nazioartek­o lehiaketan irabazle suertatu diren ikasleak, saria eskuetan dutela.
Nazioartek­o lehiaketan irabazle suertatu diren ikasleak, saria eskuetan dutela.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain