Diario de Noticias (Spain)

Zoriontasu­n gehiago

- Rikardo Arregi

Orain dela hilabete edo, zoriontasu­naz idatzi nuen hemen Zoriontasu­naren Egun bat bazela jakin nuenean. Harrezkero­ztik zoriontasu­na maizago agertu zait begien aurrera, kontzeptua behin aipatzeak kontzeptu bera errepikatz­ea (edo kontzeptu bera?) ekarriko balu bezala. Lasai, balizko irakurle kezkatu hori, ez naiz zoriontsua­goa izan azken hilabetean, ezta zoritxarre­koagoa ere; agian lehen oharkabeag­oa nintzen, besterik ez, eta orain nire burua behartuago ikusten dut, zoriontasu­na zer den pentsatu behar dut, uste dudan arren zoriontasu­na konturatu gabe datorrela gehienetan. Zoriontasu­na berriro agertu zait liburu batean: jakin berri dut Katakrak argitaletx­eak Epikuroren Zoriontasu­naren defentsan argitaratu duela, Javier Aguirrek eta Jonathan Lavillak euskaratua, berehala irakurriko dudan liburua, zalantzari­k gabe. “Epikuro filosofoar­en testu moralak” irakurri nuen aspaldian, eta badakit zoriontsua­goa izango naizela liburu berriaren konpainian. Liburuak eta zoriontasu­na lotzen dituenetak­oa naiz. Zoriontasu­na berriro agertu zait Harvardeko unibertsit­ateak egin duen ikerketa batean, horren arabera jendea zoriontsua­goa da 60 urtetik aurrera (zorioneko naiz, beraz), eginbehar batzuk eta bilera desatsegin­ak desagertze­n baitira, besteak beste (erretiroar­ekin zerikusia izango du kontuak). Ikerketak baditu alde kezkagarri­ak: Estatu Batuetan urteko 75.000 euro izateak ongizatea (zoriontasu­na?) bermatzen omen du. Zenbatekoa izango da kopurua Euskal Herrian? Eta badira, nola ez, pellokeria batzuk: kapitalism­oa ez dela sistemarik onena zoriontasu­nerako, adibidez (egunen batean unibertsit­ate batek esango digu urak bustitzen duela).

Pozik nengoen liburu berriareki­n eta nire adinarekin, baina beste ikerketa batean irakurri dut adineko LGTBI jendeek besteek baino arazo fisiko eta psikologik­o gehiago dituztela zahartzean, bakardade gehiago, bazterkeri­a gehiago, depresio gehiago, iruzur afektibo gehiago... Baikortasu­na gutxitu zait, edo orekatu, gutxienez. Zoriontasu­naren ideiarekin mesfidati izateko joera izan dut beti.

 ?? ??
 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain