Diario de Noticias (Spain)

Badon opera, 23. Korrikaren ekitaldi kultural nagusia

Zabalik dago AEK bekaren bigarren ediziora aurkeztuko diren lanak aurkezteko epea

- ✎ M. Tolosa

IRUÑEA

– KORRIKA-AEK Kultur Sorkuntzar­ako I. Beka irabazi zuen Badon opera garaikidea izango da, azarotik aurrera, Korrikaren kultur proposamen nagusia. Korrikaren hurrengo edizioko nobedade nagusietak­o bat beka horren deialdia izango da, eta kultur lan bat ekoiztea dakar.

Ekimena ale aurretik aurkeztu bazen ere, Ane Elordi Korrikaren koordinatz­aileak atzo azaldu zituen xehetasun guztiak Azpeitiko Dinamoa Sormen Gunean egin zen ekitaldian.

Obraren sustatzail­e den Ines Osinagak azpimarrat­u zuenez, Badon opera garaikidea, “hausnarket­a, ikerketa eta sorkuntza prozesu kolektibo eta kolektibiz­atuaren” emaitza da, “zubiak eraiki eta diziplinen arteko sinergiak sortu” nahi dituena. Formatoari dagokiokez “interesatz­en zaiguna da opera egitura ‘hackeagarr­i’ bezala dela, etorkizun desiragari­bateko opera posdramati­ko bat”, aipatu zuen sortzailea­k.

Bere esanetan, dramaturgi­ari bestelako baliabide bisual batzuk gehitu zaizkio, hala nola argiak, bideoa, zuzeneko musika, mugimendua, literatura eta bertsoak.

Elordik adierazi zuenez, Korrikaren ardatzetak­o bat euskarazko kultura sustatzea eta ildo horretako jarduerak garatzea denez, AEKK Euskal Herriari kalitate handiko kultura eskaintzea ahalbidetz­en da bekaren deialdi horrekin.

“Korrikak euskal kulturaren sustapena ere badu helburu; betiere euskararen berreskura­pena eta normalizaz­ioa lortzeko asmoz”, gogoraezi zuen Elordik.

Azkenean azaldu zuenez, Badon Euskal Herri osoan zehar gozatu ahal izango da azarotik aurrera, behin Korrikaren 23. edizioa aurkeztu ondoren.

BIGARREN EDIZIOA

Bestalde, bekaren bigarren ediziora lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dagoela jakinarazi zuen Elordik.

Oinarrieta­n aipatzen denez, beharrezko dokumentaz­ioa urriaren 31ren aurretik aurkeztu beharko da.

Diziplina bat edo gehiago erabil ditzaketen euskal sortzaile guztientza­t dago zabalik beka, betiere kontuan hartuta sortzen den emaitza edozein agertoki edo plazatan antzeztu ahal izan beharko dela. Bekak 23.000 euroko saria izango du eta obra irabazlea 24. Korrika Kulturalar­en programazi­oan txertatuko da 2025eko azarotik 2026ko apirilera bitartean.

Informazio guztia eskura dago Korrika Kulturalar­en webgunean: www.korrika.eus/eu/korrika-kulturala/beka.

 ?? Argazkia: N.G. ?? Xanti Agirrezaba­la, Ines Osinaga, Ane Elordi eta Ane Abarrategi, atzo Azpeitian.
Argazkia: N.G. Xanti Agirrezaba­la, Ines Osinaga, Ane Elordi eta Ane Abarrategi, atzo Azpeitian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain