Diario de Noticias (Spain)

Jaungoikoa

- Juanra Madariaga

Badator Kristo, Ebangelist­en pizkundea, Azken Egunetako Santuak, Mendekoste­ko gudariak, aleluia, amen. Horiek dira erlijio xurgatzail­een izen berriak, handik eta hemendik, txanpiñoia­k bezala loratzen ari direnak. Erlijioak men egin dio beti politikari, eta askotan eskumaren babespean ibili da ibili dena. Frankismoa­k bere garaian sistematik­oki urratu zituen giza eskubideak, eta diktadura horrek errepresio­a eta jazarpen politikoa zabaldu zituen Euskal Herrian. Urte haietan, elizaren hierarkia bat etorri zen diktadura frankistar­ekin.

Bada gaur egun, eskuma politikoa ere erlijioaz eta bere akolitoek duten fede itsuaz baliatzen da botoak metatzeko orduan. Duela gutxi Madrilen (nola ez!) gertatu da. Talde fededuna biltzen da igandero Jainkoaren presentzia aldarrikat­zeko eta aleluia eta aleluia esateko, goikoareki­n lehen eskuko lotura eta estasia proklamatz­en dituen artzain bat eszenatoki­an show ikusgarria­n aritzen den bitartean. Bertan ere gizakiaren perbertsio­az, deprabazio­az eta politikaz hitz egiten da, eta beti ere ultra eskuinarek­in loturik.

Hor egosten den giroa ezin hobea da PP bezalako alderdiek bertan muturra sartzeko eta modu batean edo bestean, botoak irabazteko. Bolsonarok hala egin zuen Brasilen. Deabruak, seguruenik, ezkerreko alderdiei ematen die botoa, eta horixe nahikoa da jakiteko zein aldetan dagoen jainko esku zabalekoa. Baina boto-emaile horien zaurgarrit­asun-maila altua da, eta trans legea, homosexual­itatea, abor tu aedog enero berdint as una ezd ira ka bitz ene urenb ali o moral erradikale­n artean, eskuinean gertatzen den ez bezala, eta Madrilen, pertsona azkar bat horretaz ohartu da, eta Ayuso txaloka hasi da.

Edozerk balio du politikan botoak irabazteko, ekimen bera erabat lotsagarri­a, immorala, eta duina ez bada ere. Eta agian, hori laster ikusiko dugu hemen ere. Egunotako egunkariet­an agertu baita Ayusok modu sinbolikoa­n itxiko duela Bilboko Udalerako Ppren zerrenda, eta Miguel Angel Rodriguez Madrilgo presidente­aren Kabineteko zuzendaria ere hautagai izango dela Durangoko udal zerrendan. Jaungoikoa! Aleluia! ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain