Diario de Noticias (Spain)

Geroak esan beza (eta III)

- Josune Ariztondo

Euskal Herriko Inkesta Soziolingu­istikoak hizkuntzar­en familia bidezko transmisio­a eta euskararek­iko jarrera ere aztertzen ditu. Irakasbide baliagarri­a da bi osagaiok 30 urtetan izan duten bilakaera.

Euskal hiztunen dentsitate­a da euskaraz jarduteko giltzarri nagusietak­o bat. Gainera, jariotasun­aren eragile berezia da lehen hizkuntza; hau da, 3-5 urte bete artean haurrek gurasoenga­ndik eta eurekin ohiz bizi diren senitartek­oengandik jasotako hizkuntza edo –gero eta maizago dena– hizkuntzak.

Ez da harritzeko­a ikustea 1991an euskaldune­n %80a euskaldun zaharra (etxetiko euskalduna) zela eta 30 urteren ostean %58an dagoela perfil hori. Jeisten joan dira lehen hizkuntza euskara dutenak eta ugaritzen, ostera, familiaz kanpo euskaldund­utakoak. Euskal Autonomia Erkidegoan, esaterako, euskaldun berriak eta jatorrizko elebidunak bikoiztu egin dira, ele biotako gaitasun-mailak oso desberdina­k badira ere. Egoerak atentzio berezia jartzea eskatzen du etxean jasoko ez diren jarduereta­n, dela aisialdian, kulturan, merkatarit­zan, industrian edota teknologia berrietan.

Euskararek­iko jarrerek ere ondorioak dituzte. Badago balioa kentzen dienik, uste izanda oso erraza dela borondatea agertzea. Baina usteek beti dakarte arduraren bat, uste hori sendotzen duen urratsen bat. Esaterako, haur guztiek euskara ikasi beharko luketeela dio euskal gizarteare­n ia %85ak; administra­zioan lan egiteko euskara jakin beharraren alde dago %70a. Aurkaririk nabarmenen­ak, euskararen ordez ingelesa ikastea nahiko luketenak dira (%50) konturatu barik, agian, hizkuntza bi jakiteak hirugarren­a ikasteari mesede egiten diola eta ez kalte.

Euskal gizarteare­n gehiengo handia hizkuntza politika positiboar­en alde dago. Ezagutzen ditugu orain arteko ahuleziak eta indargunea­k. Biak gogoan, urteetarak­o lana –elkarlana– daukagu. Guztiona da erronka.

Orexako euskal intelektua­l handiak idatzi zuenez, geroak esan beza herri bat izan zan, edota hats emaiogun hontan iraun dezan. Iraun biziberrit­uz.●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain