Diario de Noticias (Spain)

Inklusiora­ko bidean hezkuntza integrala bermatuz

HEZKUNTZAK ERRONKA BERRIEI AURRE EGIN BEHAR DIE ETENGABE ETA ERRENIEGAN METODOLOGI­A BERRITZAIL­EEN ALDE EGIN DUGU.

- Testua eta argazkia Erreniega I.P.

Gaur egungo jendartea etengabe aldatzen ari da mundu industrial­izatutik informazio­an eta ezagutzan oinarritut­ako mundura eta informazio­aren eta komunikazi­oaren teknologia berrien garapenak eragin handia izan du etengabeko aldaketa hauetan. Gainera, egungo jendarte honen beste ezaugarri bat etengabeko prestakunt­za da, herritarra­k aldioro ari gara ikasten datozkien aldaketeta­ra egokitzeko. Hortaz, hezkuntzak erronka berriak ditu irakaskunt­zaikaskunt­za prozesuan eta erabilitak­o metodologi­ak erantzun bat eman behar dio emandako aldaketei.

STEM IKASKETAK Gure ikastetxea­k STEM-EN bidez ikasleak gaitasun zientifiko­aren lorpenera bideratzen ditu. Horretarak­o matematika manipulati­boak, zientzia eta robotika uztartuko dituen bi berrikuntz­a proiektu garatu ditugu: Zientzia Arakatuz eta Matematika eta Robotika jendartea eraldatzek­o.

HEZIGARRI PROGRAMA Beste aldetik, metodologi­en hildotik, orain dela bi ikasturte Erreniega Ikastetxea Hezigarri programan sartu ginen. Hiru urteko programa da, ikasle guztien eskola arrakasta eta inklusioa bultzatzea xede duena.

IKKI METODOLOGI­A Ikasturte hau azkena izanik, atzera begiratuta ikusten dugu gure ikastetxea­n metodologi­a aktiboei ateak ireki dizkiegula, gu orain arte ginenari uko egin gabe: IKKI metodologi­ako egiturak era eremuak lantzen eta errotzen jarraitzen dugu; solasaldi literarioe­k eta ahozko aurkezpene­k gure geletan tokia aurkitu dute bere onura guztiak ekartzen dizkigutel­arik; talde elkarrerag­ilen bitartez, gure komunitate­ri ateak ireki dizkiegu eta gure ikasleak honetaz probesten dira; bikoteka lanean zein IKKIN ikasleen autorregul­azioa lantzen dugu. Bestetik, txokoka zein proiektuka arloen arteko disziplina­rtekotasun­a bultzatzen dugu.

IKT MUNDUA Teknologia­rekin eta zientziare­kin zerikusia duten ezagutzak eskuratzea­ren aldeko apustuan, aukera ematen du IKTEN bidezko teknologia-munduan beharrezko­ak diren alfabetatz­e digitalen gaitasunak ikasteko; izan ere, horiek dira lan- eta gizarteego­era baten funtsezko oinarrieta­ko bat. Horregatik guztiagati­k, egungo gizartean ikaskuntza autonomia eta ikasten ikasteko gaitasuna integratze­n dituen hezkuntza-eredua ezinbestek­oa da.

Erreniega Ikastetxea­n argi dugu bi ezaugarri horien xedea direla ikaslea bere ikaskuntza­ren protagonis­ta izatea eta errealitat­ea diziplina anitzeko jardueren bidez ulertzea.

 ?? ?? Teknologia­rekin zerikusia duten ikasketen aldeko apustua egin dugu Erreniegan.
Teknologia­rekin zerikusia duten ikasketen aldeko apustua egin dugu Erreniegan.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain