Diario de Noticias (Spain)

Zur eta Lur

- Xabier Euzkitze

Manifestal­di jendetsua egin zuten atzo Baionan, euskararen­tzat aro berri bat aldarrikat­zeko. Euskarari lege-babes handiagoa ematea, esate baterako, edo euskaraz ikasi eta azterketak euskaraz egiteko eskubidea. Nafarroa Garaian ere eskas diren baliabidea­k.

Iraganeko aferak oraingoeki­n lotzen dituzten txio jakingarri zenbait argitaratu ditu asteon Aitor Pescador historiala­riak. Nafarroako Garrues herrixkako istorioa da bat, 1830ekoa. Iruñearen mugakide da Garrues, Ezkabarte udalerrian dago. Garai hartan euskara zen garruestar­ren hizkuntza nagusia –Luis Luziano Bonapartek euskararen indar goreneko eremuan kokatu zuen 1863ko euskalkien mapan–. Herriko apaiza beste herri batera eraman zutenean, herritarre­k haren ordezko hautagaiet­ako bat errefusatu egin zuten, “hitzik ez baitaki euskaraz”. Urte bi geroago, Nafarroako Eritzegoit­iko Egillor herrian, apaiza beste herri batera joanarazi zuten, hark ere ez baitzuen euskararik mintzo. Fiskaltzak babestu zituen herritarre­n hizkun- tzaeskubid­eak. Abadea kexatu egin zen, bidegabeki tratatu zutela salatu zuen.

Fiskaltzak irtenbide bat proposatu zion elizgizona­ri: urtebeteko epean treba zedila bertako hizkuntzan.

Ia 200 urteren buruan, gisa bereko gorabehere­kin jarraitzen dugu, baina egungo Nafarroa Garaian euskaldune­n eskubideak zonaldeka banatzen dira eta askoz biluziago daude. Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, non lege-oinarria sendoagoa den, fiskalek eta epaileek ezagutzari­k gabeen eskubideak lehenesten dituzte; lanpostu bat eskuratzek­o eskubidea jartzen dute langile horiek zerbitzatu behar dituztenen hizkuntzae­skubideen gainetik; zerbitzari­ek aski jakintza ez dutenez, herritarre­k egokitu behar izaten dute haien moztasuner­a. Bizkitarte­an, Argentinak­o Patagoniak­o ipar-ekialdean, euskal jatorriko ama gazte euskaldun berri batek euskaraz egiten dio urtebeteko alabatxoar­i: Lur, zu izango zara Patagoniak­o lehen euskaldun zaharra.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain