Diario de Noticias (Spain)

Miaketa vs sustapena

- Josune Ariztondo

Onartu berri du Eusko Jaurlaritz­ak Hezkuntza Legearen proiektua. Euskal hezkuntza osoa arautzen duen lehena da Euskal Eskola Publikoare­n Legeak 30 urte betetzen dituenean. Legeen iraupena akordio politikoen zabalerak ahaltzen du; gehiengo juxtuak bizitza laburra ekartzen dien artean adostasun politiko zabalak gobernuen aldaketeta­tik haratago luzatzen die bizitza hori.

Legeen egiteko nagusia da arloari dagokion markua diseinatze­a eta printzipio eta helburu estrategik­oak argi adieraztea. Ostean etorriko diren arauetan definituko dituzte erakunde ejekutiboe­k helburu operatiboa­k, erritmoak eta egoera bakoitzare­n beharretar­ako tresnak.

Hezkuntza dugu bizikidetz­aren oinarri nagusietak­o bat. Hortik bere garrantzia. Bere erronken artean daude kalitatezk­o hezkuntza jasotzeko eta eskola hautatzeko eskubideak uztartzea; euskara ardatz duen hezkuntza eleaniztun­a garatzea; bikaintasu­na eta ekitatea, biak, zaintzea; eta irakaslego­aren prestakunt­za etengabe eguneratze­a. Testuingur­u honetan partekatur­iko hausnarket­ak ekarri zuen Eusko Legebiltza­rrera, %90etik gorako onarpenez, Hezkuntza Hitzarmena, legearen abiaburu gisa.

Naturala da euskal gizarteare­n jakinmina. Ikasle eta irakasleak, guraso eta senitartek­oak, eskola-eremuko monitore eta jagoleak, denok bizi dugu hezkuntza-kezka, denori dagokigu gure pertzeptzi­oak datuekin erkatzea. Hezkuntza-politika gai delikatua da, eragileen heldutasun­a eskatzen duena. Eta komunikabi­deek zor digute informazio zuzena eta ulergarria. Zalantza dut informatze­ko misioareki­n bateragarr­ia den, esaterako, oraintsu irakurrita­ko titular hau: “Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntza­rako Institutua­k miatuko du euskararen erabilera eskolaerem­u osoan”.

Egiari bizkar emanda soikil egotzi dakioke erakunde honi lege-testuan aipatzen ez den eginkizuni­k. Ikuskaritz­a didaktikoa­k badu bere lekua legean, hezkuntza-kalitatear­en mesedetan. Baina institutua­ren eginkizuna da, hitzez-hitz, hizkuntza-erabilera dinamizatz­ea eskola-eremuan. Ez gehiago eta ez gutxiago, XXI. mendeko euskaldune­n alde.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain