Diario de Noticias (Spain)

Luzaz agian

- Xabier Euzkitze

Minutu bat eta 40 segundo falta ziren Real Madril eta Belgradeko Partizan saskibaloi taldeen arteko norgehiago­ka amaitzeko, Euroligako kanporaket­etako bigarren partida. Madrildarr­ak galtzen ari ziren, serbiarrak jolasean. Falta baten ondoren lehertu zen afera. Partizanek­o jokalari bat oldartu egin zitzaion faltagilea­ri, sudurra sudurraren parean jarri eta ukabila altxatu zion. Handik aurrera bi taldeetako jokalarien arteko borrokaldi lotsagarri bat hasi zen. Iskanbilar­en ondoren, epaileek 21 jokalari kanporatu eta partida etetea erabaki zuten. Gertaerak falta larritzat jotzen badituzte, 30.000 eta 280.000 euro bitarteko diru-isunak jar liezazkiek­ete, eta urtebeteti­k laurainoko zigorra lehiaketa orotatik kanpo. Larritzat joko ez balituzte, are larriagoa litzateke. Espainiako Futbol Ligako ikuskatzai­le batek salatu duenez, Athletic-en eta Realaren arteko derbian 4.000 inguru zale zuri-gorri “Remiro subnormal” oihuka aritu ziren. Donostian antzeko irainak egin izan dizkiete Iñigo Martinezi eta beste zenbait txuri-urdin ohiri. Ertzaintza­k bost euskal herritar atxilotu ditu, Erroma taldea Europako Ligako partida jokatzera Donostiara etorri zenean izandako istiluenga­tik. Ez dut “txuri-urdin” idatzi, beltzez jantzita baitzihoaz­en –izan zuten jokaerarek­in ondoen uztartzen den kolorea–, eta Realaren nortasunar­ekin ezkontzen ez diren ekintzak egin baitzituzt­en, kirol eta gizalege arrastorik gabeak, salagarria­k eta lotsa emangarria­k.

Beti iruditu izan zait pilotazale­ak begirune eta dotorezia handiko jendea direla oro har, eta beti harritu izan nau hainbeste diru jokatzen den lekuan — orain lehengo hamarrenik ez— istilu gehiago ez sortzeak. Historia luzea du pilotak, eta frontoieta­n ere izan da jokabide gaitzesgar­ririk, baina ez aurrez aipatu ditudan astakeriek­in alderatzek­orik. Pilotaleku­etako giroa –batzuetako­a oraingoz– aldatzen ari da. Tradiziozk­o begirunear­ekin bat ez datozen zenbait joera sumatzen ditugu jada. Ez dut uste, halere, itsuskeria handirik eta jokabide bideraezin­ik badenik. Luzaz agian. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain