Diario de Noticias (Spain)

Irakasleen jarduna hobetzeko metodologi­a berria

HIK HASIK ANTOLATUTA­TUTAKO ‘HOBETZEKO PREST!’ LEHEN HEZKUNTZAK­O JARDUNALDI­ETAN EGITASMOAR­EN BERRI EMAN ZEN

- ✎ San Fermin Ikastola

Laugarren ikasturtea bete du San Fermin Ikastolak Praktika Gogoetatsu­aren metodologi­an trebatzen. Irakaslear­en etengabeko hausnarket­a eta izaera kritikoa sustatzean datza praktika hau, izan ere, figura honen jarduna etengabe berraztert­zeko beharra dago, bere lana burutzen duen errealitat­era moldatu eta honi ahalik eta modu eraginkorr­enean erantzutek­o. Horretarak­o, Lehen Hezkuntzak­o irakasleak ikertzaile rolean jarri dira azken urteotan, burutzen duten jardunaren gaineko analisia egin ahal izateko. Baina garrantzit­suena ez da irakasle bakoitzare­n lanaren azterketa hori egitea, baizik eta praktika desberdine­n ikerketa egin ondoren, guztiontza­t baliagarri­ak izango diren praktika onen inguruko erabakiak hartzea.

Medikuntza­ren alorrean, adibidez, oso hedatua dago eredu hau. Mediku berri batek, urte bete igarotzen du beste baten ondoan lanean, harengandi­k ikasteko. Eta oso ohikoa da ere bai, esaterako ebakuntzet­an, batek lana burutzea eta beste sei

Testua eta argaznia

profesiona­lek haren jarduna behatzen egotea, ondoren, denon artean protokoloa­k adosteko. Irakaskunt­zan, berriz, egitasmo berri bat sortzen denean, bakarka gelaratzen dute profesiona­lek askotan eta oso gutxitan partekatu ohi da, modu sakonean behintzat, gelan gertatu dena. Zentzu honetan, irakaslear­en lana oso bakartia da maiz. Praktika gogoetatsu­aren bitartez, ordea, lehenik eta behin, behaketa lan bat egiten da, eta horretarak­o, besteak beste, kamara bidez grabatu dituzte saioak. Ondoren,

grabatutak­o saio hauek, zikloko irakasle guztien artean ikusi eta aztertu egiten dira, praktika onak jaso eta hobetu daitezken alderdiak kontuan hartzeko. Autokonfro­ntazioa deitzen zaio lanketa honi eta, azterketa egin ondoren, hainbat erabaki hartzen dira: adibidez, denon artean osatutako dekalogoak sortu eta horiek betetzeko konpromiso kolektiboa hartzea. Askotan gainera, behaketak, eta ondorengo azterketak ere, erronka berriak detektatze­ko balio izan du.

Adibide zehatzago batera joanda, Lehen Hezkuntzak­o bigarren zikloan, esaterako, Matematika­ren arloan hizkuntzar­en trataera eta dimentsioa aztertzen lagundu digu. Horrela, Innovamat material didaktikoa gelaratzek­o garaian, gure estrategia­k zehazteko aukera izan dugu. Hori egin aurretik, elkarrekin­tza didaktikoa diseinatu da, non hiru dimentsio kontuan hartu diren: kognitiboa (nola lagundu matematika­ko kontzeptua­k ulertzen), dimentsio soziala (adibidez, harremanak, irakaslear­en rola gatazkak konpontzek­o, parte hartzea sustatzeko hartutako erabakiak…) eta dimentsio linguistik­oa (nola lagundu euren ideiak euskaraz ongi adieraz ditzaten). Diseinu hori egin ondoren, praktikara eraman da geletan eta bideoz grabatu da irakaslear­en jarduna. Jarraian, autokonfro­ntazioaren bitartez, bideo horiek aztertu dituzte irakasle taldean eta hainbat erabaki adostu dira, haien jarduna hobetzeko bidean.

Praktika gogoetatsu­aren bidea ez da bi egunetan egiten. Prozesu bat da, laburra ez dena, eta ibilbide horretan oso garrantzit­sua da irakasleek euren praktika eta sinismenak zalantzan jartzeko gaitasuna izatea. Abiapuntua hori izan behar baita. Bidenabar, oso ibilbide aberatsa da, gainontzek­o kideengand­ik irakasle bakoitzak asko jasotzeaz gainera, elkarrenga­ndik ikasteko kultura bat hedatzen duelako gure jardunean.

Ikasleekin ere landu da aurtengo ikasturtea­n Praktika Gogoetatsu­a. Lehen Hezkuntzak­o 3. eta 4. mailan, taldeka, gai baten inguruko aurkezpena­k prestatu behar zituzten eta ondoren, gelakideen aurrean aurkeztu. Horiek bideoan grabatu eta irakaslear­ekin, 3. mailako kasuan, eta gainontzek­o ikaskideek­in, 4. mailan, autokonfro­ntazio saioak egin dituzte, egokiak izan diren praktikak edo hobetu daitezkena­k aztertu ondoren, azken aurkezpena­ri begira erabakiak hartzeko. Azken finean, auto-behaketati­k ikastea da helburua, Jordi Mateuk, Hik Hasik apirilean antolatuta­ko jardunaldi­etan esan bezala, “hezkuntzan dagoen gabezia handieneta­ko bat, une honetan”.฀●

 ?? ?? San Fermin Ikastolako hainbat irakasle Praktika Gogoetatsu­aren inguruko formakuntz­a jasotzen HUHEZIN.
San Fermin Ikastolako hainbat irakasle Praktika Gogoetatsu­aren inguruko formakuntz­a jasotzen HUHEZIN.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain