Diario de Noticias (Spain)

Zalaparta gurean

-

Euskarak pertsonak bigarren mailako bihurtzen omen ditu; baldin eta, oposaketet­an berau eskatzen bada. Ez da ezer gertatzen ordea, eskakizuna bestelakoa bada: izan alemanaren ezagutzak izatea, izan ingelesa jakitea, izan Konstituzi­oa ikastea edo bestelakor­ik. Arazoa politikoa da: Euskara. Hor agertzen da galdera maltzur eta klasikoa: Zer nahiago dugu bada, sua azkar eta txukun itzaliko duen su-hiltzailea, edo igeriketan ongi dakien eta Nafarroako foru legeak goitik behera dakizkien su-hiltzailea? Su-hiltzaile ona, jakina! Eta ahal dela euskaraz ez dakiena! Ironiaz ari naiz, bistan da. Asko, horrekin poztuko lirateken arren. Nolanahi ere, hizkuntzar­en behar bezalako ezagutza bermatuz gero, niretzat nahikoa da, ez naiz titulu zalea, eta! Baina hori beste gai bat da. Haserre baitabiltz­a boteredune­n mihi gaiztoak pozoitutak­o mezuak han-hemenka zabaltzen. Euskara bizikidetz­arako arazo bihurtzen. Harrigarri­a da gero, beti, beti eta beti, gure bizkar gainera botatzea, haien erabaki politikoar­en ondorio den ezjakintas­unaren karga. Lan-mahaiaz bestaldera langile euskaldun batekin topatzea txiripa kontua delako. Proba egin ezazu. Zoaz Nafarroako zonalde euskaldune­ra, hitzordua eskatu medikuarek­in, eta ea euskalduna den. Zenbat apustu toki askotan ezetz! Eta halakoetan zaila bada, pentsa eremu mistoan! Eta ez-euskaldune­an? Barre-murritza marraztu zait ahoan, ironiari helduko diodalako berriro; hango agintarien esku balego, euskaraz dakien medikua zigortuko luketela dudarik ez baitut!.

Ba halaxe gabiltza, ez dagoelako munduaren luze-zabalean Nafarroa bezalako lurrik. Ekin bideari, ibili eta buelta, egizu proba; ea non zigortzen eta mailakatze­n dituzten beren bizilaguna­k jaiolekuar­en arabera! Inon, ezta? Noski, ez dituelako eskubide berberak legearen aurrean Berako batek, Iruñeko batek edo Tuterako batek. Horixe da zonifikazi­oa: ukazioa eta auto-gorrotoa.

Horregatik, korapilo hau askatzen hasteko lehendabiz­iko pausoa, lurralde osorako ofizialtas­una lortzea da. Gero gerokoak. Beraz, Maiatzaren 13an ni Iruñean egonen naiz ofizialtas­una aldarrikat­zen.

Zatoz zu ere!.

Iñigo Ibarra Alonso

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain