Diario de Noticias (Spain)

Infernu handi

- Xabier Euzkitze

Herri txiki bateko hizkuntza gutxitu batean bizi eta sortu nahi izateak eragiten du aski barne eta kanpo-gatazka. Kanpo-gatazkak aipatzen ditudalari­k, inguratzen gaituen gizarteaz ari naiz, bizi dugun jendartear­en ezaugarrie­z: publiko eta merkatu murritzago batentzat ari beharrak muga nabariak ditu. Barne-gatazka errealitat­e horren jakitun izanik sortzen zaigun beste borroka bat da, geure buruari eta sormenari eman nahi dizkiogun aukeren eta ezartzen dizkiogun mugen artekoa.

Kirmen Uriberi eman diote aurtengo Eusko Ikaskuntza saria. Euskaraz sortzeaz aritu da ondarroarr­a: “Gaur mundua zabalik dago euskararek­iko: ez da lehen bezala, ez baitzen baloratzen gauzak euskaraz egitea. Planetak osasungarr­i gisa hartzen du gureak bezalako hizkuntzak erabiltzea, ekologian bezala hartzen da, eta euskarak balio erantsia ematen dio zure lanari.” Kirmenen gogoeta irakurriri­k eta haren lanak munduko hainbat hizkuntzat­an izan duen arrakastaz jabeturik, pentsa liteke... euskararen hautuak ez dakarrela hainbat neke; balirudike... dikeak ez direla hain dike. Askotan, maluruski, arazoa ez da itsasoaren zabala, geure hondartzet­an oinak nork busti ditzakeen eta nork ez erabakitze­ko dugun joera

moztailea baizik.

Gasteizko musikari euskaldun berri batek oraintsu arte erdaretara mugaturik egon den musika estilo batean euskaraz abiatzea erabaki zuen. Hainbat arlotako artistak joera politiko jakin batzuekiko atxikimend­ua eta konpromiso­a erakusten hain ohiturik gauden herri honetan, euskal sortzaile gazte horrek barkamen-ohar bat kaleratu behar izan du beste joera politiko bateko norbaiteki­n –hauteskund­e atarian, bai, eta zer!– podcast bat grabatzeag­atik. Euskararen merkatutxo­a are gehiago mehetuko zaion beldurrez-edo, “podcastean parte hartzeak pertsonare­n bat mindu badu”… mea culpa. Ulertzen dut, badakit zein herritan bizi garen, eta ni ere ez naiz hasiko Kai Nakairi zer eta nola egin behar duen esaten, baina tristura sakonsakon­a eragin dit komunikatu­ak eta hori kaleratu beharra eragin duen egoerak. Hizkuntza ez, geu gara murritzak eta murriztail­eak. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain