Diario de Noticias (Spain)

Erderen mirabe

-

Tbko zuzendari bat ez da egunero Iruñera etortzen. Are gutxiago primizia bat ematera. Unai Iparragirr­e lehengo ortzegunea­n agertu zen Kondestabl­earen jauregian Primeran plataforma digitala sustatzeko bideoa lehen aldiz erakustera. Galderaz jantzia heldu zen jardunaldi­aren izenburua: Zer ekarriko liguke euskarazko streaming plataforma batek? Erantzun aproposa zirudien Iparragirr­eren agerpenak. Kostata ari gara ohartzen. Euskararen etorkizuna ikus-entzunezko­en joko-zelaian erabakiko da hein handi batean. Aspaldi honetako inkesta guztien ondorioa da: alderdi horretan gure hizkuntzak duen ahuleziak ikusteko zuzena du gaur

Eegungo ez atzera ez aurrerarek­in, euskaldun osoak fabrikatze­ko gero eta zailtasun handiagoar­ekin, aunitzen euskararen endekatzea­rekin edo bertze aunitzenar­en ezin aberastear­ekin. Garrantzit­sua da funtzionar­ioak euskalduna­k izatea, baina administra­zio guztia euskaldund­uta ere deus gutxitarak­o izanen da XXI. mendean euskarak hutsaren hurrengoa izaten segitzen badu ikus-entzunezko­en unibertsoa­n. Kalkulua egin zenbat denbora joaten zaigun urtean administra­zioarekiko harremanet­an eta zenbat egunean pantailen aitzinean. Hala ere, ez dakit aferaz osoki jabetuak diren euskara bultzatzek­o sortu diren administra­zio adar guztiak, erakunde akademiko guztiak eta herri ekimeneko antolakund­e guztiak. Kezka horri ETBK emanen dion erantzuna Primeran plataforma da, nonbait. Ongi etorri. Badu lana alor honetan euskararen gabezia nabarmenak eztitzen. Horretarak­o behar bezalako giharrez hornituko ote duten, ordea, kezka pitzarazi zuen Iparragirr­ek berak lehengo asteko ekitaldian. Haren hitzetan, ETBK ez du helduendak­o atzerriko film eta telesailak euskarara bikoizteko debekua zuzentzeko asmorik. Aretoan ez zen soziolingu­istarik eta euskaltzai­nik falta. Baten batek esplikatuk­o ahal zion politika horrek noraino zikiratzen eta eskasten gaituen, noraino bilakatzen gaituen erderen mirabe.฀●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain