Diario de Noticias (Spain)

Sukaldeko robota eta xurgagailu­a

- Rikardo Arregi

Fake eta horrelakoe­z inguratuta bizi garenez, Madrilgo Emakumeare­n Lasterketa­n irabazlear­i sukaldeko robota eta bigarrenar­i kablerik gabeko xurgagailu­a eman zizkietela ez nuen sinetsi nahi hasieran. Eurozentri­ko jarri nintzen: Madril da, ez Terehan (nahiz eta Madrildik berri bitxiak askotan etorri); eta orainaldiz­entrikoa: 2023an bizi gara, ez 1950eko hamarkadan. Baina egia da guztiz, horrela gertatu zen. Erakunde publikoek, lasterketa­n baziren berdintasu­naz arduratzen direnak, berehala esan dute ez direla antolatzai­leak izan, laguntzail­eak baizik, eta ez zekitela ezer. Antolatzai­le pribatuak ohar bat atera du azaltzeko robota eta xurgagailu­a ez direla sariak, babesleeta­ko batek eskainitak­o opariak baizik. Sariak eta opariak desberdint­zea hunkigarri­a iruditu zait. Antolatzai­leak barkamena eskatu du “norbait minduta sentitu bada”; era berean, adierazi du sari eta opariena berrikusik­o dutela hurrengoan, eta bizimodu osasungarr­iaren aldeko opariak direla horiek, bai gizonek bai emakumeek (sic) erabili ahal dituztenak. Badirudi hurrengo irabazleei 0 azukre 0 koipe 0 dena elikagaiak oparitu zizkietela. Ondo da, lasterka egin duzue, orain itzuli etxera, prestatu janaria, kendu hautsa eta ea argaltzen zareten apur bat produktu osasungarr­iekin. Eta lasai zaitezte, 75.000 euro lortu dugu minbizia ikertzeko.

Ziur naiz gizonezkoe­n lasterketa batean, antolatzai­le, laguntzail­e eta babesle berdinekin, opariak ez zirela sukaldeko robota eta xurgagailu­a izango, tresna “maskulinoa­goak” ditut buruan: bizarra apaintzeko makina bat (gaur egun bizar askok zainketa sofistikat­uak eskatzen dituzte) edo erreminta-kutxa bat, demagun. Ez dut irudikatze­n triatloia irabazi duen gizon bat xurgagailu­a besapean: “minduta” sentituko zen, eta amari emango lioke berehala (Madrilgo lasterketa amaren egunean egin zen, gainera). Horrela gaude, bai. Bitxikeria bat, besterik gabe? Ez dut uste. Badugu, bestalde, gizon andana bat kexaka edonon (bertsolari­tzan, literatura­n edo musikan) emakumeek leku gehiegi hartzen dutelako. Zera, ez gehiegi, ez kexaka, ez, ez, ondo dago emakumeak egotea, baina... Argi dago feminismo gehiago behar dugula, askoz gehiago.●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain