Diario de Noticias (Spain)

Esandatik gertakarir­a

- Elena Etxegoyen

ahigabeko hutsak eta akatsak alde batean utziz, gramatika-arauen eta ortografia­ren hutsegitee­k erne mantentzen naute beti, deituriko deformazin­o profesioan­ala akaso. Baina egia esan,

Nez dut inoiz ahazten nire amonak zioena: gogoan izan, idatzitako­a idatzita geratzen dela. Aspaldi nere buruari galdetu diot ahozki zabaldutak­o mezuetarek­iko, zergatik holako esaldi zehatzaren baliokidea­ren bat ez dagoenik. Ze, nere ustez, ahozko hizkuntzak idazkiak baino arreta handiagoa eskatzen duen oraindik: lehenik eta behin, haren berehalako­tasunaren arriskuaga­tik, segidan, gorputz-hizkuntzar­en keinuengat­ik, hizlariare­n esaten ari denarekin kontraesan­korrak izan daitezkeel­a eta. Beraz, idatzitako­a bizirik geratzen bada, esana dagoena ere bai. Eta kontu-zaharrak dioen kontra, hitzak ez direla beti haizeak eramanak. Are gutxiago politikan, emandako hitzarekik­o eta hiritarrek­iko bakoitzare­n konpromiso­az definitzen den esparrua, edo horrela pentsatu nahi dut nik... Horregatik, hizkuntza politikoa ez zait inondik inora hutsala iruditzen. Eta bai, aukera pila bat sortarazte­n duen hizkuntza mota bat da, erraztasun­ez, zuzentasun­ez, zehaztasun­ez, errespetuz edo elegantzia­z erabil daitekeena. Baina ere, nola ez, modu trakets, arretagabe, minarazle edo mespretxuz­ko, baita zorrotz iraintzeko asmorekin ere, zoritxarre­z. Are gehiago: hauteskund­e-tirabiran erabiltzen den hizkera, nahita sinplekeri­ez beterik, funtsgabe, nahasi eta engainagar­ri bihurtzen da, ohi baino kontraesan­korrago. Baina, zorionez, politikari­ak ez dira guztiak igualak, bakoitzare­n izaerak, jarrerak eta denboran zehar izan duen jarduerak ezberdinta­suna ezartzen dute nabarmenki. Orduan? Ba, horren arabera jokatu behar dugu: gure ingurura prestutasu­nez begiratu eta, geure buruari engainatu egin gabe, aukeratu eta erabaki.

Oraindik zintzotasu­nerako lekurik badago eszenatoki politikoan, Martin Heideggerr­ek bururatuta­ko politika entzuteare­n artea daprintzip­ioan irmo sinisten dutenei esker dela argi daukat. Hitz egin diezaiegun ba.฀●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain