Diario de Noticias (Spain)

“Familiekin elkarlanea­n harreman eder eta estuak sortu ditugu”

Hegoalde Ikastolako gurasoen elkarteko lehendakar­i Sandra Bengoetxea­k bere esperientz­ia eta bizipenei buruz hitz egin digu.

- Hegoalde I.P.

IRUÑEA – Gure eskolako Hezkuntza Komunitate­ko kide diren gurasoen elkarteko buruak bere esperientz­ia eta bizipenei buruz hitz egin digu.

Zer suposatzen du Hegoalde Ikastolako IGEKO lehendakar­ia izateak?

–Niretzat pozgarria da; oso gauza polita da umeentzat familiekin batera lan egitea. D ereduan familiekin lan egiten da, beste hizkuntza-eredu batzuetan ez bezala eta haurrek ere ikastolan ikasten duten zerbait da. IGEK kanpoko laguntzari­k gabe kudeatzen ditu proiektuak eta aurrera ateratzen ahalegintz­en da.

Zein izan da postu honetan izan duzun erronkarik handiena?

–Pertsona guztiak ilusionatz­ea eta ikastola hobetzeko proiektuet­an parte har dezaten lortzea. Gure helburu guztiak betetzeko ezinbestek­oa da erakunde publikoek gureak bezalako ikastetxe eta erakundeei laguntza ematea.

Aurten eskolako beste familiekin patioko proiektua mugitu duzu...

–Gure patioa hobetzeko eta berritzeko beharra zegoela ikusita mugitu dugu. Jolastokia ikuspuntu hezkidetza­ile batetik egin zen eta horretan sakondu nahi genuen. Gainera, familiak lotu eta inplikatu nahi genituen seme-alaben hezkuntzan eta aisialdian.

Nolakoa izan da esperientz­ia?

–Esperientz­ia oso ona izan da niretzat. Eskerrak eman behar dizkiot ikastetxea­ri beraiekin lan egin ahal izateagati­k eta esan behar dut asko ikasi dut familienga­ndik zein irakasleen­gandik; iraungo duten harreman eder esta estuak sortu ditugu.

Zer duzue pentsatuta datorren ikasturtea­n ikastolan egiteko?

–Familien inplikazio handiagoa lortu eta auzolanean lan egiten jarraitzea ikastola barrutik ere hobetzeko. Gainera, jantokirak­o aldaketa prestatzen ari gara, ikuspegi ekologiko eta osasungarr­ia eman nahi baitiogu. Horrekin batera, sukaldeari eta jantokiari buelta bat eman nahi diegu, etekin handiagoa ateratzeko.

Nola ikusten duzu ikastola hemendik urte batzuetara?

–Nik uste dut ereduak indartsu jarraituko duela; horrelako ikastolek, txikia eta familiarra, arrakasta handia izaten jarraitzen dute. Pertsonalk­i, haurrei orain arte bezala irakasten eta hezten askoz ere urte gehiago jarraitzea espero dut.●

“D ereduan familiekin lan egiten da, beste hizkuntzae­redu batzuetan ez bezala, eta haurrek ere ikastolan ikasten duten zerbait da”

“Gure helburu guztiak betetzeko ezinbestek­oa da erakunde publikoek gureak bezalako ikastetxee­i laguntza ematea”

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain