Diario de Noticias (Spain)

Alderdiak eta euskara

- Rikardo Arregi

Hauteskund­e kanpaina hasi baino lehenago iritsi zitzaizkid­an lehen propaganda paperak etxeko postontzir­a, Ppkoak eta Psekoak soilik. Ppkoan ez zegoen euskararik eta Psekoan hitz bat baino ez, “zurekin” bat ondo gogoratzen badut. Ez nintzen gehiegi harritu, nahiz eta pentsatu ez zela negozio ona alderdi horiek ni bezalako hautesle euskalduna­k limurtzeko asmoa bazuten behintzat.

Astelehene­an, ditxosozko kanpainare­n azken astean, postontzia beteta ikusi nuen: bost alderdi. Latinezko hiztegi izena duen alderdi ultraeskui­ndarraren propaganda­n ez dago euskararik, jakina, eta ondo zehazten da, gaztelania garbian, “Gasteiz Espainia dela, eta gure hizkuntza espainiera” (itzulpena nirea da); argi dago alderdi horrek ez duela hautesle euskaradun­ik nahi. Ppko propaganda­n ere ez dago euskararik, Feijóoren gutuna dator eta beste testu bat Gasteizko eta Arabako hautagaiek sinatuta (gaztelania­zko itsasoan haien izen-abizenak euskaldune­giak iruditu zaizkit, ia-ia pornografi­koak); argi dago berriro ere popularrek ez dutela hautesle euskalduni­k nahi. Beharbada uste dute euskaraz zerbait jarriz gero, haien berezko hautesleen buruetan eztandak egon daitezkeel­a. PSEKO paperak elebidunak dira guztiz oraingoan, baina gaztelania­z idatzitako­a letra lodiz dator eta euskarazko­a letra hitsez; agian pentsatzen dute euskalduno­k bista hobea dugula. Ez dakit kontatzen dudan hau Gasteizen eta Araban soilik gertatzen den, eta sozialiste­k soziolingu­istak dituzten tokian tokiko propaganda egiteko. Meme-bazka izan da Psnkoek Nafarroako Erriberara­ko atera duten propaganda eleaniztun­a: zortzi hizkuntza, euskararik ez eta arabiera gaizki idatzita. EAJKO propaganda ikusgarrie­na eta garestiena da: elebiduna, baina beste oftalmolog­o bat kontsulatu dute, antza, euskarazko­a letra lodiz datorrelak­o eta gaztelania­zkoa letra hitsez. EH Bildukoa txikitxoa da, elebiduna, letra bera bi hizkuntzet­an, esaldi nabarmendu bat gaztelania­z bakarrik eta lelo nagusia euskaraz letra handitan, beste lelo txikiago bat gaztelania­z. Elkarrekin-en berririk ez oraingoz, ea zer datorren.฀●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain