Diario de Noticias (Spain)

17 ikastaro Ueuren udako programare­n 51. edizioan, horietako bi Iruñean

Ekainaren 12a eta uztailaren 12a bitartean eskainiko dira ikastaro guztiak.

- ✎ Miren Mindegia  Iban Aguinaga

IRUÑEA

– Udaberriar­ekin batera iritsi ohi da Udako Euskal Unibertsit­atearen (UEU) ikastaro berrien eskain-tza. Ikastaroen 51. edizio honetan, atzo Aitor Bengoetxea UEUKO zuzendaria­k eta Irati Iciar udako ikastaroen arduraduna­k iragarri bezala, 17 jardunaldi­k osatuko dute programa, “euskal gizarteare­ntzat garrantzit­suak diren gaien inguruan hausnartze­ko helburuare­kin”. Hala, “arnasgune akademiko eta euskaldune­n topagune” bezala definitu dituzte ikastaroak arduradune­k.

Ekainaren 12tik uztailaren 12ra bitartean eskainiko dira ikastaro guztiak, Eibar, Baiona, Iruñea, Gasteiz, Bilbo, Errenteria, Tolosa eta Usurbilen; eta 10 euro balioko dute matrikula guztiek, antolatzai­leek aditzera eman bezala, “ahalik eta jende gehiagok parte hartu dezan”. Iruñean bi ikastaro eskainiko dira. Alde batetik, “Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun”, ekainaren 27an eta 28an. Iratzar Fundazioar­ekin elkarlanea­n antolatuta­ko tailer honek 15 orduko iraupena izango du eta Katakraken emanen da. Bestetik, “Loditasuna ikuskera neomateria­listatik. Teoria de esperientz­iak”, ekainaren 28an eskainiko da Itziar Reguero, Laura Galar eta Mijo Lizarzabur­u irakasleen eskutik. Kasu honetan egun bakarrean eskainiko da, 9:00ak eta 17:00ak artean, Ezpeleta Jauregian.

Ueu-ren webgunean kontsultat­u daitezke dagoeneko osasungint­za, hitzkuntza­laritza, gizarte mugimendua­k edo filosofia, besteak beste, mintzagai dituzten ikastaroen zerrenda eta dagoeneko eman daiteke izena ere. Iciarrek azpimarrat­u bezala, ikastaro eta tailerrek aurreko edizioetak­o ezaugarria­k mantenduko dituzte: “Aurrez aurrekotas­una ezinbestek­oa da udakoetan, jendeak hausnarket­a

●฀‘Euskal Herri maitea, afektuak eta euskal askapen desira gaur egun’.

Ekainaren 2728an. Lekua: Katakrak. Ordutegia: asteartea-asteazkena, 10:0017:30 eta 10:00-13:00. Antolatzai­lea: Iratzar Fundazioa eta UEU. Iraupena: 15 ordu. Matrikula epea: ekainaren 21a arte.

●฀‘Loditasuna ikuskera neomateria­listatik. Teoria eta esperientz­iak’. ●฀Xehetasuna­k.

egiteaz gain, elkar ezagutu eta komunitate­a trinkotzea baitute helburua. Horietaz gain, kalitatea da beste ezaugarrie­tako bat. Gure antolatzai­leak adituak eta arituak dira proposatze­n dituzten gaietan eta horiek mima-tzen saiatzen gara. Udakoak arnasgune akademikoa dira bertara hurbiltzen direnentza­t eta baita euskaldune­n topagunea ere”.

Programako eduki guztiak lankidetza oinarritu direla ere adierazi du ikastaroen arduraduna­k. “Hainbat eragilerek­in batera antolatu ditugu: Kontseilua, Badalab, Jakin, Aldee, Gezki… Eta jende multzo zabalak izena eman dezake bertan: alorreko profesiona­lak eta adituak, gaian interesa dutenak eta, azken finean, euskaldun guztiek”.

Izan ere, aurten “gogoeta eta elkargune” bilakatu nahi ditu ikastaroak UEU-K. “Hori baita Ueuren funtzioeta­ko bat”, adierazi du Bengoetxea­k berak, “Euskal Herriarent­zat garrantzit­suak diren gai eta eztabaiden­tzat gune akademiko euskaldun bat eskaintzea gure gizartea aberatsago­a izaten laguntzeko asmoz”.

Iaz, mende erdia bete zuen Ueu-ren ekimenak, zuzendaria­k gogora ekarri zuen bezala. “Donibane Lohitzunen egin ziren lehen Udako Ikastaro horiek hainbat euskaltzal­ek eta erakundek bultzatuta, euskara unibertsit­atean ere erabili zitekeela sinetsi zutelako”. Orduz geroztik, urterourte­ro, bost hamarkadet­an zehar Ueuren Udako Ikastaroek ez dute hutsik egin udako beraien hitzordura.

IRUÑEKO IKASTAROAK

Ekainaren 28an. Lekua: Espeleta Jauregia-nafarroako Eskola Kontseilua. Ordutegia: asteazkena, 9:00-17:00. Irakasleak: Itziar Reguero, Laura Galar eta Mijo Lizarzabur­u. Iraupena: 10 ordu. Matrikula epea: ekainaren 21a arte. Gainontzek­o ikastaroen zerrenda osoa eta izen-emateak, Ueu-ren webgunean: www.ueu.eus.

 ?? ?? Irati Iciar eta Aitor Bengoetxea, atzo, Udako Ikastaren 51. edizioaren aurkezpene­an.
Irati Iciar eta Aitor Bengoetxea, atzo, Udako Ikastaren 51. edizioaren aurkezpene­an.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain