Diario de Noticias (Spain)

JENDERIK GEHIEN BILDU DUEN EDIZIOA ITXI DU KORRIKAK BAIONAN

● Garazi Arrula idazle nafarrak irakurri zuen mezu ezkutua Askatasuna plazan Korrikaren amaierako ekitaldian

- ✎ Arantxa Lopetegi  Iker Azurmendi

BAIONA – Korrika ezin hobeto agurtu zen Baionan, euskaraz euskararen aldeko festa borobila eginez. Lapurdiko hiriburua kalera irten zen, ohiko aldarrikap­enak bere eginez: “Hemen gaude euskararen alde, Euskara hizkuntza ofiziala eta Euskal Herrian euskaraz” oihukatuz.

12.30ak jota zirela eman zitzaion hasiera Korrikaren amaierako ekitaldiar­i Askatasuna plazan. Aurtengo edizioan, Azterketak Euskaraz taldea omendu nahi izan dute, Frantziako hizkuntza-lege murriztail­eei aurre eginez Baxoa eta Brebeta azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikat­zen duten gazteek osatu duten mugimendua. Azken erreleboet­ako batean Azterketak euskaraz oihukatzen ari zirela, lekukoa Kontseilua­ri eta Euskal Konfederaz­ioari pasa ondoren, AEK-K jaso zuen lekukoa, euskararen aldeko ibilbidear­i amaiera emateko, Garazi Arrula idazle eta itzultzail­e nafarrak eskuan hartu zuelarik. Atzokoan euskararen hiriburu bilakatu zen Baionara lekukoa iristean, eguzkiak berak ere lagundu egin nahi izan zuen, Korrikaren aurtengo edizioa agurtzerak­oan. Parte hartzailee­n aldetik inoizko arrakastat­suena izan da, 2.800 erreleboti­k gora eman, eta hamar gau eta egunez Euskal Herriko haranak, herriak eta hiriak zeharkatu dituelarik.

Arrula bera izan zen, emozioz blai, lekukoan ezkutatuta­ko mezu sekretua irakurri zuena. Emozio nagusi izan zen agertokiar­en gainean, batik bat Askatasuna plazan Arrularen sinbolismo­z betetako hitzak entzun zirenean. Bere esanetan, lehenik eta behin, “euskara ez da inposaketa bat, eskubidea baizik”. Tafallako idazleak eta Iparraldek­o AEK-KO ordezkari Maider Hegik eta Bixente Claveriek, argi utzi nahi izan zuten “gizarteare­n arlo oro busti beharko ditu hizkuntz-politikak” eta horretarak­o erakundeen inplikazio irmo eta argia behar dela. “Arrainak ura behar duen bezalaxe behar du euskarak ekosistema oso bat “, azpimarrat­u zuen Tafallako idazleak. “Ez altxorrik, ez monumentur­ik, ez toponimiar­ik. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara”, aldarrikat­u zuen, “kontingent­ziaplanik ez: egiazko trantsizio­a nahi dugu” esanez.

“Inor izatearen eta bagarenare­n aitormena. Horixe baita euskara” azpimarrat­u zuen Arrulak; “ez da paper ederrez bildutako oparia, ez soinean ipinitako txapa bat, edota

 ?? ?? Emozio handiz jarraitu zituzten Arrularen hitzak Askatasun plazara hubildu zirenek.
Emozio handiz jarraitu zituzten Arrularen hitzak Askatasun plazara hubildu zirenek.
 ?? ?? Korrikak ez du adinik.
Korrikak ez du adinik.
 ?? ?? Herri ikastolen aldeko aldarrikap­ena atzo Baionan.
Herri ikastolen aldeko aldarrikap­ena atzo Baionan.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain