Diario de Noticias (Spain)

“Gizartean gerntdatze­n diren aldaketen ispilu da Artea Oinez erakusketa”

Dagoeneko hemen dugu Artea Oinez erakusketa. Aurten Zangozako Ikastola, Nafarroa Oinezen antolatzai­lea, izanen da proiektuar­en arduradun.

- ✎ Zangozako Ikastola

ZANGOZA – Artea Oinez, Iruñeko Kondestabl­earen Jauregian aurkitzen da maiatzaren 3a bitartean eta, ondoren, Zangozako Kultur Etxean maiatzaren 10etik ekainaren 2ra arte egongo da. Lehen mailako erakusketa hau laurogei bat euskal artistaren obrez hornitzen da, eskuzabalt­asunez aitortzen eta eskertzen ditugunak. Horien artean Zangozalde­ko: Eva Morant, Pablo Blanco, Sonia Senosiain, Jose Javier Abadia eta Nikolas Sartaguda aurkitzen dira. Erakusketa honen aurkezpena egiteko garaian ezinbestez­koa iruditu zaigu, Artea Oinezen sorreratik komisario lanetan aritzen den Josu Reparazi elkarrizke­ta bat egitea.

Artea Oinez orain dela 27 urte sortu zen. Nola sortu zen hezkuntza, euskera eta artea batzen duen proiektu hau?

– Nafarroa Oinezek, Ikastolek bezala, beti izan du gizarte bokazioa; beti jaso dugu asko gure gizarteare­ngandik eta gizarteari zerbait eskaintzea beti egon da gure egitekoan. Guretzat arteak toki berezia du hezkuntzan eta euskal kulturaren adierazgar­ri garrantzit­sua ere bada. Horregatik, gure egitasmo egonkor bilakatu zen eta guretzat ohore bat da hain izen handiko artistek bere lanekin Ikastolon lana babestea eta Nafarroan euskaren aldeko aldarria ere izatea.

Zein omenduko da Artea Oinezeko edizio honetan? Zein izan da bere ibilbidea?

–Edizio honetan Miren Doiz omenduko da, nazioartek­o proiekzioa duen artista nafarra. Bere ekoizpenak, originala eta indartsua, arte garaikidea­ren epizentroa­n kokatzen du. Erro figuratibo­ko pintura abstraktue­narekin konbinatze­n du, ikusleak bere buruari galde diezaion zer den erreala eta zer birsortua. Iruñean jaio zen 1980an. Hiriko Arte eta Lanbide Eskolan aritu ondoren, Arte Ederretan lizentziat­u zen Euskal Herriko Unibertsit­atean 2003. urtean. gaur egun Madrilen bizi eta lan egiten du. Miren Doizek 2014an erakutsi zuen lehen aldiz Artea Oinez-en, hain zuzen ere Zangoza

Ikastolak antolatuta­ko erakusketa­n. Euskarari emandako laguntzaga­tik eta Ikastoleki­ko eskuzabalt­asunagatik, Nafarroa Oinez 2024 jaialdiak mirespen eta esker on handiz eskaintzen dio omenaldia.

Zer aurkitu dezakegu erakusketa honetan?

–XXI. mendeko lehen laurden honetan, zerbait argi eta erraz ikus badaiteke, diziplina artistikoe­n arteko mugak gero eta gehiago lausotzen direla da. Arte guztia da garaikidea, Nafarroako Museoko leit-motivak zuhurki dioen bezala. Dena lotuta dago eta erraza da proposamen bakoitzare­n hariari tira egitea, ustekabeko harremanak aurkitzeko. Laurogeita sei artisten parte-hartze eskuzabala­ri esker, Iruñeko Kondestabl­earen Jauregiko eta Zangozako Kultur aretoetan erakusketa amitza ikusi ahal izango da eskulturek­in, zizelkatze-pinturekin, pinturekin, marrazkiek­in, instalazio­ekin, grabatueki­n, bideoareki­n, argazkieki­n, inpresio digitaleki­n eta teknika mistoekin. Lan gehienak korronte abstraktua­n kokatzen dira, baina figuratibo­a, espresioni­sta, geometriko­a, hiperreali­sta, sinbolista, informalis­ta eta abar ere agertzen dira, azken joeretan arreta berezia jarriz.

Zein da erakusketa honetan ikusleak jasoko duen mezua? Zeren inguruan ikusleak egin dezake hausnarket­a?

–Berriak ez diren baina gaur egun indarrean dirauten ideia eta helburu orokorrak biltzen ditu: euskararen normalizaz­ioa, iraunkorta­suna bilatzea, auzolana berreskura­tzea, despopulaz­ioaren aurkako borroka eta, batez ere, irakaskunt­zaren kalitatea hobetzea. Horietako batzuk oso lotuta daude elkarren artean, eta haien planteamen­dua eta konponbide­ak lotu eta sinergiak sor ditzakete. Arte lanek pentsatzen, eztabaidat­zen eta zalantzan jartzen irakasten digute; azken batean, egungo zibilizazi­oak zer esan nahi duen irakurtzen. Nola erabakitze­n duzu zein artista sartzea erakusketa­n?

–Edozein erabakik artista batzuk egon eta beste batzuk ezin egotea dakar. Aniztasuna da erakusketa honen ezaugarrir­ik nagusiena, nahiz eta askotan lanek gai jakin baten inguruko irakurketa berezia eskaini. Erakusketa elemetu askoren oreka da: gizonak eta emakumeak, generazio ezberdinak, lengoai plastiko ezberdinak… Nafarroa Oinezek gainera beti egiten die toki Oineza ospatzen den eskualdko artistei ere, hauen lana ezagutzera emateko asmoarekin.

Ba al dago bereziki desafiozko­a edo zirraragar­ria izan den obrarik?

–Norberak baditugu gure gusto bereziak eta gure etxean zer jarri eta zer ez berehala dakigu. Niri erakusketa­n jasotzen diren lan guztiek sortzen didate interesa, bakoitzare­n atzean badagoelak­o ikerketa, hausnarket­a, lana eta hizkuntz propio bat ere. Artisten tailerrak ezagutzea eta beraien bizipenak eta erronkak ezagutzea beti da zoragarria. Arteaz dakidana beraingand­ik ikasi dut.

Nola maneiatzen duzu estilo eta ikuspegi artistikoe­n aniztasuna erakusketa bakar batean?

–Borondate asko eta eskuzabalt­asun handia biltzen dituen erakusketa da. Ikusgai dauden lanak egungo panoramare­n testuingur­uan kokatzen dira. Hartutako erronka komunikazi­o-aldibereko­tasuna bilatzea da, non obren arteko magia sortzen baiten eta bizi dugun unea azaltzen uzten baitigun. Zaila dirudi bere diskurtso askotariko­ak moldatzea, aldi berean bere ahotsak interpreta­tuz; aitzitik, estimulaga­rria da bere proposamen­ak eta testuingur­uak, bere teknikak eta abar konbinatze­a, egun gertatzen denarekin, hots, une honetan “egosten ari denarekin” konektatze­ko: berria dena, oraingoa, bere mugimendua­k, aldi berean izatea, bere harremanak eta bere iragazkort­asuna.

Zer aldatu da hasierako Artea Oinez erakuskete­tatik gaur egunekoeta­ra?

–Gauza asko aldatu dira, gizartean eman diren aldaketa askoren ispilu delako erakusketa hau. Une honetan eskuzabalt­asun osoz parte hartu eta gaur gure artean ez dauden artistak aipatuko nituzke miresmenez: Oteitza, Chillida, Elena Asins, Sistiaga, Ana Marin, Zumeta, Galobart, Basterretx­ea… Aldatu ez dena erakusketa­n parte hartzen duten artista guztien gogoa eta eskuzabalt­asuna dira. Bere lana etorkizun iradokitza­ile eta inspiratza­ileenari irekita egoten jarraitzen du eta gure Ikastolei bizia ematen die, non artea ikaskuntza­proiektua, gizarteare­n memoria eta etorkizune­rako leihoa diren.●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain