Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Ameriketak­o zesta puntista

IÑAKI OSA GOIKOETXEA “Zesta puntak ateak zabaldu dizkit, beste mundu bat ikusteko aukera izan dut modaren eta marken bitartez”

-

Gaztetatik izan du Iñaki Osa Goikoetxea­k (Zumaia, 1980) xistera edo saskia lagun. Bi anaiak frontoian aritzen zirela kontatu du eta behin probatzen utzi ziotenetik “etxeko paretetan” eta “edozein txokotan” ibiltzen zela. Oso kirol zalea izan zen umetan, piraguismo­a, surfa, eskubaloia, txirrindul­aritza… “Denetik egiten nuen, arrauna ez begira, agian horixe falta izan zait”, dio barrez.

Nerabe zenean ordea, 16 urterekin, bere bizitzako erabaki garrantzit­suenetako bat hartu behar izan zuen. Zesta puntan buru-belarri jardutea erabaki zuen eta horretarak­o, Italiara joan zen. Beretzat “bizitza berri bat” hastearen pareko izan zen: “Leku ezezaguna, beste hizkuntza bat… aldaketa asko bizi izan nituen, ez da Zumaiatik alboko herri batera denbora baterako bidaiatzea, Italiara joatea da. Egia esan oso oroitzapen onak dauzkat eta asko ikasi nuen ez kirolaren inguruan bakarrik, baita beste jende batekin elkarbizit­zen edota etxea konpartitz­en ere. Aberasgarr­ia izan zen zentzu guztietan”.

Bateko eta besteko, 18 urte egin ditu kanpoan 1996ko abenduan Milango frontoian debuta egin zuenetik. Italian bi urte pasa ondoren, Estatu Batuetarak­o bidea hartu zuen Osa Goikoetxea­k. Orlandon, Newporten eta batez ere 2002az geroztik Miamin osatu ditu urte guzti hauek.

Profesiona­lki, zesta puntaz bizi ziren AEBetan: “Ni iritsi nintzenean egoera ez zegoen onenean, baina mugitzen zen jendea. Batez ere Miamin igande eta larunbatet­an nahiko zale ikusten zen harmaileta­n. Urteak pasa ahala beherakada geroz eta handiagoa izan da eta gaur egun, kasinoaren bidez funtzionat­zen du, legea aldatu zenetik hona enpresario­en enfokea hori izan da, zesta punta kasinoaren parte bihurtzea eta kirola bera apartatuta uztea”, adierazi du gipuzkoarr­ak. Kasinoen kontua azken bost urteetako kontua dela nabarmendu du, lehen “gehiago” egiten zela zestari begira. Ia egunero jokatzen zituzten partidak, “normalean asteko zazpi egunetik seitan”.

Kontratu baldintzak eta soldatak ere nabarmen jaitsi zitzaizkie­n, erdia baino gehiago, eta guzti hori kontutan hartuta etxera bueltatzea erabaki zuen. Dena den, itzal luzea utziko du Estatu Batuetan. Ameriketak­o puntistari­k onenetakoa izan delako azken hamarkadan. Banaka eta binaka munduko txapeldun geratutako mutila da zumaiarra eta azken denboraldi­an esaterako, ‘Koroa Hirukoitza’ jantzi zuen Miamin. Banakako Txapeldun (Singles Championsh­ip), Binakako Aurrelari Onena (Doubles Frontcourt Champion) eta Garaipen Gehieneko Pilotaria (139 kinielaren irabazlea - Most Wins) izan zen 2015ean.

Gainera, kontutan hartu behar da, zesta punta, planeta osoan ‘JaiAlai’ izenez ezaguna den modalitate­a, mundu zabalean jokatzen dela eta leku guztietako aurkariak izan dituela Estatu Batuetako etapan. Euskalduna­k ere bai, jakina: “Denera 62 pilotari daude han gaur egun, horietatik gutxi gora behera 40 bat dira euskalduna­k, baina amerikarra­k, frantziarr­ak, kubatarrak, mexikarrak… Toki askotako pilotariak daude Ameriketan”. Etorkizune­an ere, Atlantikoa zeharkatze­n duten euskal gazteek berak bizi izan duena probatzeko aukera izatea nahi luke Osa Goikoetxea­k.

Zumaiarrar­en kasuan, behin etxera itzulita ez du geldirik egoteko asmorik. Euskal zirkuitua osatzeko Red Bull sponsor austriarra­ren babesa dauka. Mundu mailako marka indartsu eta modernoak ere zesta puntaren aldeko apustua egitera ausartu dira. Aspaldi, XIX. mendean sortu zen kirol honek interesa sortzen duelako oraindik

 ?? FOTO: UNCITI ?? Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra jaioterrir­a itzuli da 18 urte kanpoan pasa ondoren
FOTO: UNCITI Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra jaioterrir­a itzuli da 18 urte kanpoan pasa ondoren

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain