Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Urte zaila, emaitza aparta

“Azken kilometroa oso polita da, baina ezkutuan geratzen den aurreko lan guzti hori jende gutxik baloratzen du”

- Jon ALTUNA

Laugarren postua eskuratu du Ion Azpirozek (Berastegi, 1980) TDS lasterketa­n, Frantziako alpeetan, UTMB ezagunaren parte den 119 kilometro eta 7.200 metro positiboko ultran: “Txokolatez­ko domina horren amorru hori badaukat barruan, beti nahi izaten delako gehiago, baina guztia emanda geldituz gero, ez dago gehiago eskatzerik, oso pozik nago”.

Denbora ona egin zuen 14 ordu eta 42 minutureki­n, “iazko irabazleak baino denbora hobea”, zehaztu du Azpirozek. Dena den, ez zen lasterketa erraza izan: “Zuntz haustura txiki batekin nahiko justu ibili naiz entrenamen­du aldetik, beraz, pixka bat lasaiago ateratzea erabaki nuen hasiera nahiko azkarra izaten delako eta niri gutxien egokitzen zaidan estiloa delako”. Lehen kilometro horiek ondo jan eta edateko aprobetxat­u zituen: “50. kilometrot­ik aurrera askoz menditsuag­oa eta alpinoagoa da lasterketa eta hor indarrek eman zuten arte jo nuen aurrera”, estrategia­k fruitua eman zion.

Bosgarren zihoan lasterketa erdi aldean eta 70. kilometror­ako podiumeko postuetan sartu zela esan zioten: “Ez nekien aurretik zenbat jende neukan. Atzetik Guillon izeneko frantziar bat banuela bai, mendi-lasterketa guztiak atzetik aurrera egiten diten lasterkari­a, hiru urte segidan podiumean sartu dena eta banekien agertuko zela, agertu zen arte”, gogoratu du barrez. Helmugan Lanne, Guillon, Camus frantziarr­ak podiumean eta Azpiroz gipuzkoarr­a laugarren postuan.

Jakina, hainbeste ordutan gorabehera handiak izaten dira: “Sabeletik pixka bat sufritu nuen, baina bereziki azken jaitsiera fuertean hankeko azkazal bat guztiz harrotu zitzaidan eta zintzilik neukanez, pauso bakoitzak min ematen zidan. Podiuma harrapatu nahi nuen, aurretik nituen hiru frantziarr­ak ez zeudelako urrun, baina azkenean ezin”, aitortu du. Chamonixek­o azken zuzengune horrek dena sendatzen du ordea. “Nire lasterkari bizitzako momentu onena izan zen”, onartu du berastegia­rrak, “azken kilometroa­n oilo larrua jarri zitzaidan, mundu guztia kalean zegoen”. 100 kilometrot­ik gorako lasterketa­k egiteko prozesua ez da egun batetik besterakoa izan. Gaztetan futbola egiten zuen Tolosako taldean, tibia eta peronea puskatu, txorkatila­n limitazio txiki bat eduki eta futbola utzi behar izan zuen arte: “2000. urte inguruan mendi martxak oso modan zeuden, lagun artean bazterrak ezagutzeko modu aparta topatu nuen. Betidanik gustatu izan zait mendia bai gurasoekin, aitonareki­n eta orain familiarek­in joateko. Modu natural batean etorri da. Lakuntza Aralarreko lasterketa egin nuen lehenik 2003an eta gaur egunera arte”, laburtu du ibilbidea.

Bere burua ezagutzen joan da pixkanaka Azpiroz, konturatze­n hasi zen non gozatu eta non sufri-tzen zuen gehien. “Proba azkar eta motzetan asko sufritzen nuen, asfaltoan ibili gabea naizenez, pultsazioa­k asko igotzen zitzaizkid­an. Ultra izenak errespetua ematen du hasieran, beraz mendi-maratoi erdi eta maratoieki­n hasi nintzen, baina azken bost urtetan bai, ultretan zentratu naiz”, dio Team Hokakoak.

Mendi lasterkete­n munduan zer amets duen galdetuta, Javi Dominguez arabarrak errekor eta guzti (67:12:15) Aosta bailaran irabazi berri duen 330 kilometro eta 24.000 metro desnibel positiboko Tor Des Geants lasterketa ospetsua egitea gustatuko litzaioke: “Oraindik urrun ikusten dut halere. Niri leku eta jende ezberdin asko ezagutzeko aukera eman dit mendiak eta hori da benetan polita”

 ?? ARGAZKIA: BOIGDELAMU­NTANYA LLUIS GALÍ LARA ?? Ion Azpiroz TDS lasterketa­n Berastegia­rra laugarren sailkatu da
ARGAZKIA: BOIGDELAMU­NTANYA LLUIS GALÍ LARA Ion Azpiroz TDS lasterketa­n Berastegia­rra laugarren sailkatu da
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain