Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Zelaitik aulkitxora

ION KAMIO: “Beti ikusi izan dut nire burua entrenatza­ile moduan, baina ez nuen aukera horren goiz etortzerik espero”

-

Atletico San Sebastian hockey taldeko entrenatza­ile berria da Ion Kamio (Donostia, 1986). Jokalari izan zen hamalau denboraldi­tan eta orain urte guzti hauetan ikasitakoa praktikan jartzeko prest dago. Asteburuan hasiko dute Liga Bera Beran, igandean 12:30ean, Bartzelona­ko Polo indartsuar­en aurka: “Talde gaztea daukagu. Jende askok debuta egingo du Ohorezko A Mailan eta oro har esperientz­ia gutxiko jokalariak ditugu. Peio Azkoaga, Aitor Vitoria eta Iván Lorente beteranoak kenduta beste guztiak 25 urtetik beherakoak dira”, kontatu du.

Etorkizune­ra begira oso datu ona da, gaur egun goi-mailan lehiatzeko “gabezia” batzuk izango dituztela onartzen duen arren: “Gure proiektuar­en oinarria hori da, harrobia. Momentu batean iritsi behar zuen, duela bi urte erabaki genuen jokalariak kanpotik ekarri beharrean taldearen bizkarrezu­rra etxekoekin osatzea”. Pixkanaka Atletico zentzu horretan hazten ari dela ikusten du: “Gazteak garrantzia hartzen ari dira. Duela bi urte, jaitsierar­en aurretik, Ohorezko A Mailan minutu gutxi batzuk jokatzen zituztenak orain titular dira”, adierazi du.

Aulkitxoan esperientz­ia berria du Kamiok gizonezkoe­n talde igo berriareki­n, baina aurreko hiru urteetan Realeko bigarren taldea entrenatze­n aritu da emakumezko­etan: “Aldea dago emakumezko­etatik gizonezkoe­tara, taldekide ohiak entrenatze­n ari naiz mailarik altuenean eta kirolari onenen aurka, baina ilusioz beterik eta lan egiteko gogo pila batekin nago”.

Aukera era natural batean etorri zaio Ion Kamiori. Aurreko denboraldi­an Kike Suárez entrenatza­ileak ez jarraitzea erabaki zenean etxeko batekin froga egitea pentsatu zuen klubak: “Planteatu eta bi aste eman zizkidaten pentsatzek­o, klubaren babesa sentitu nuen eta aldaketa egitera animatu nintzen. Beti ikusi izan naiz entrenatza­ile bezala, baina agian ez horren goiz”, aitortu du. Langintza horretan ez da bakarrik ari, hiru lagun daude staff teknikoan, Ionen anaia Iker Kamio bigarren entrenatza­ile eta dietista moduan eta Oinatz Iparragirr­e prestatzai­le fisikoa: “Hirurok ideia berriak sartzen eta entrenamen­du kargak handitzen ari gara. Elikadura, dieta, entrenamen­duan zehar eta ondorengo hidratazio eta suplementa­zioa… Gauza berri asko dira eta taldea guk pentsatuta­ko guztiari baiezkoa ematen ari zaio”.

Zentzu horretan, lan jarrera “primerakoa” izaten ari dela dio Kamiok: “Ekainetik hona oso ondo entrenatu dugu, udan bi aste besterik ez genizkien jai eman uztailean eta jarrera on hauek urteetan zehar mantendu behar ditugu klub bezala handitzeko”, egin du hausnarket­a.

Dena ez da arrosa kolorekoa ordea, duen postutik erabaki zailak hartzea ere tokatuko zaio denboraldi­an zehar: “Oso argi daukat. Jokalari bezala ezberdin pentsatzen duzu, baina orain entrenatza­ile naiz. Badakit entrenatza­ile moduan zer eskatu eta zer ez, askotan erabakiak hartu behar dira eta ziur batzuk ez direla atseginak izango, baina taldearen onerako hartu behar badira, hartuko dira. Lehenengo egunetik esan nien pertsona ezberdina naizela jokalari edo entrenatza­ile gisa. Kontziente naiz agian nik jokalari bezala eman ezin izan ditudan gauza batzuk eskatuko dizkiedala”, onartu du umiltasune­z.

Luzerako proiektua izan dadin gustatuko litzaioke Ion Kamiori, baina itsutu gabe: “Oraingoz astez aste, gero hilabetez hilabete eta ahal bada denboraldi­z denboraldi joatea gustatuko litzaidake. Denok zentzudun jokatuz epe luzera Atleticore­n hockey proiektu hau haztea eta moldatzea da asmoa, hockey klub bezala handitzea eta bide horretan lan egiteko prest gaude”

 ?? FOTO: UNCITI ?? Ion Kamio Atletico San Sebastiane­ko entrenatza­ilea jokalari izan da hamalau urtez
FOTO: UNCITI Ion Kamio Atletico San Sebastiane­ko entrenatza­ilea jokalari izan da hamalau urtez

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain