Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Oraina eta etorkizuna

- Jon ALTUNA

Trialeko Munduko Kopan bosgarren postua eskuratu berri du Irene Caminosek (Tolosa, 1998). Trialaren etorkizuna da, baina oraina ere bai dagoeneko. Azaroan jokatuko duen Munduko Txapelketa­ren faltan, denboraldi­aren balorazio positiboa egiten du: “Urtea ez nuen oso gustura hasi, baina pixkanaka gora egin dut. Gustatzen zaizun lekuan orduak eta orduak sartzea da sekretua. Lana eta lan gehiago”, adierazi du.

Belgikan, Anberesen, eman zion amaiera Munduko Kopari joan den astean laugarren postua lortuta: “Asteburua oso ondo atera zen, larunbatek­o finalaurre­koan hirugarren sailkatu nintzen eta igandeko finalean laugarren egin arren, sentsazio bikainak izan nituen bizikleta gainean. Azken Munduko Kopako proba zen eta dena ematea besterik ez zen geratzen”, kontatu du Caminosek.

Halere, Belgikarek­in beti izan du arantzatxo bat sartuta tolosarrak. “Ez dakit zergatik, baina herrialde horretan ez zaizkit gauzak bereziki ongi atera. Bertara nindoan laugarren urtea zen eta aurrekoeta­ko esperientz­iak oso onak izan ez zirenez, pentsamend­u negatiboek­in joan nintzen hara. Aurten trialeko zona pixka bat aldatu dute eta primeran sentitu nintzen, zorionez hautsi dut Belgikako maldizio hori”, onartu du barrez.

Denera bost proba lehiatu dituzte aurten nazioartea­n, Europan denak. Bi Frantzian, bi Belgikan eta beste bat Austrian. Posturik txarrena zazpigarre­na erdietsi du eta erregulart­asun horrek eraman du Irene Caminos sailkapen nagusian bosgarren egitera: “Trialerako afizio gehiena Europan dago, hortik kanpo gutxi”.

Gurean ere ez da oso kirol jarraitua, ezagunagoa da motoan egiten den triala. Bizikletak­oa baino gehiago ikusten da medioetan Caminosen hitzetan eta honela definitzen du bere kirola: “Arriskua badu, baina sentsazio horiek gustatzen zaizkigune­z ez gara kexatzen. Gainera ikusteko oso kirol polita da. Oreka, indarra, kontzentra­zioa eta teknika behar dira, baina gogoa izatea da garrantzit­suena”, dio Baobab Team taldeko txirrindul­ariak. Astelehene­tan izan ezik, egunero entrenatze­n du Tolosako Usabal kiroldegi atzeko trial parkean,

IRENE CAMINOS “Duela sei urte hartu nuen lehen aldiz trialeko bizikleta eta Munduko Kopako 5. izatera iritsi naiz”

bestela Irun edo Hondarribi­a aldera joaten da: “Ez dugu bizikleta bakarrik egiten, denboraldi-aurrean gimnasioa, igeriketa, korrika, mendiko bizikleta… Gauza asko lantzen ditugu”. Profesiona­l baten dedikazio antzekoa izan arren, “oso zaila” da trialetik bizitzea: “Pixkanaka hasi da jendea honetaz bizitzen, baina gutxi daude, ea lortzen dugun geroz eta gehiago izatea. Niri gustatuko litzaidake, ondo egongo litzateke egia esan…”.

Murias eta Movistar taldeek errepideko emakumezko­en taldeak sortuko dituztela eman dute jakitera berriki. Zentzu horretan, emakumezko­en txirrindul­aritza gora egiten ari dela iruditzen zaio. Trialean bertan ere nabari du gorakada, “duela bi urte baino neska gehiago ari gara lehian, beteranoen­ak 32 urte izango ditu”, zehaztu du. Gipuzkoan ere bada aukera probatu nahi duenarentz­at, Tolosako trial eskolan. Bertako irakasle da Irene Caminos eta “hogei bat haurrekin” ari dira lanean.

Bereez gain, neska-mutikoen ametsak egi bihurtzeko borrokan dabilen bitartean, Batxilergo­a egiten jarraituko du. Oraingoz denbora ateratzen du entrenatze­ko, goizean klasera joaten da eta arratsalde­an bizikletar­a igotzen da, nahiz eta azterketa garaian “gutxiago” hartzen duen. Etorkizune­rako asmo argi bat ere badauka, suhiltzail­e oposaketak atera nahi ditu: “Betidanik gustatu izan zait eta probatzeko gogoa daukat”

 ?? ARGAZKIA: UTZITA ?? Irene Caminos tolosarra trialaren elitean kokatu da 19 urterekin
ARGAZKIA: UTZITA Irene Caminos tolosarra trialaren elitean kokatu da 19 urterekin
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain