Mundo Deportivo (Gipuzkoa)

Badoa, geratzeko

JOXE RAMON IRURETAGOI­ENA ‘IZETA II’: “Beti izan dut garbi maila onean utzi behar dela kirola eta 50 urterekin marka berri bat jarrita joan nahi nuke”

-

Erretiratz­era doa Joxe Ramon Iruretagoi­ena ‘Izeta II’ (Aia, 1967), plazetatik oso aparte ibiliko ez den arren. Denera 32 urte egin ditu herriz herri eta 50 urterekin albora pausu bat emateko garaia duela iruditzen zaio. Ibilbide oparoaren ostean, omenaldi beroa jasoko du Zarautzen larunbatea­n egingo dioten agurrekoan. Marka saiakera batekin utziko du gainera, ‘50-50-50’ erronka ezarri dio bere buruari, “emozio handiko eguna izango da”.

Behin utzita, ez du uste harri-jasotzea faltan botako duenik: “Aspaldi pentsatuta­ko kontua da, nahiz eta fisikoki ondo aurkitzen naizen, adina aurrera doa eta beti eduki dut garbi maila onean laga behar dela kirola. Horrela utzi nahi nuen eta horrela utziko dut”, adierazi du ziurtasun osoz. Geroak ez dio beldurrik ematen: “Mentalizat­uta eta lasai nago. Harri-jasotzaile eskola ere martxan daukagu Zarautzen 12-14 bat kiderekin eta Hodei semea eta Jakes bilobareki­n ere ibiliko naiz handik hona. Nik uste aseko naizela, nahiko lan izango dugu”, azaldu du.

Amaiera gertu dauka Izeta II.ak eta hastapenak urrun. Segan hasi zen eta harria hartu zuen lehen uneak ez ziren gozoak izan: “Garai hartan ez zegoen eskolarik eta ahal zuenak ahal zuen tokira jotzen zuen ikasteko. Ni Atxegareng­ana joan nintzen eta honetarako balio ez nuela esan zidan. Gogorra izan zen, baina aurrera ateratzea lortu nuen”, gogoratu du aiarrak. Gaur egun Telleriak, Ostolazak, Goenatxok, Zelaik eta Izetak berak eskolak dituzte, gazteek errazago dute lehen pausoa ematea.

Ez du arantzarik sartuta kirol ibilbidear­i dagokionez, “denetarako” denbora izan duela dio eta “alferrik” dela ezertaz damutzea: “Ase, behin ere ez da pertsona asetzen, gehiago nahi izaten dugulako beti. Pozik nago lesioak lesio hainbeste urtean goian egoteko zortea izan dudalako. Adibide bat jarrita, Irujori pasatakoa da pena, kantxak utzi beharra… Hori bai benetako pena. Nik zortea izan dut, ez naiz ezertaz kexatzen”. Palmaresar­i begiratuta Euskadiko lau txapelketa dauzka harri txikietan, “oso gutxi dira”, zehaztu du informazio­a eman orduko: “Zelai bezalako kontrario handiak izan nituen garai batean eta hark uztean ni hasi nintzen irabazten. Lau urte pasata, ez zen jenderik agertzen. 2010ean, nire azkeneko txapelketa­n, etxetik bi lagun joan ginen eta bat kanpotik. Anaia, ni eta Ostolaza, txapelketa antolatzek­o behar direnak justujustu. Horrela ez nuen jarraitu nahi eta Gipuzkoa eta Euskadikoe­i uko egin nien. Orain zorionez, loraldi moduko bat bizitzen ari gara”, laburbildu du txapelkete­tako bere esperientz­ia.

Dena den, 150 txapelek baino, markek garrantzia handiagoa daukate beretzat: “Asko dauzkat. 15 edo 16 ordu erdikoak, minutuko lau edo bost, hirukoak ere bai… Lan luzeetan aritu naiz ondoen, fondista izan naiz gehiago”. Izeta II.ak egindako errekorrek zutik diraute oraindik, bat aipatzekot­an, 100 kiloko kubikoari 188 altxaldi emanak dizkio ordu erdian, minutuko sei.

Apustu batzuk ere jokatu ditu Landarbide, Aitzeta, Goenatxo eta Irigoienen aurka: “Onenekin neurtu naiz apustuzale­a izan naizelako beti. Egia esan aukera handirik ez dut eduki, baina edukitzean jokatu egin dut, herri kirolak apustua behar duelako”. Bidaiatu ere bidaiatu du munduan zehar, Argentina, Japonia eta Estatu Batuetan ibilia da erakustald­iak ematen, “harriak hori ere eman dit, bestela nola joango nintzateke ni leku horietara?”, galdetu dio bere buruari. Agurrekoa besterik ez du falta. Badoa Izeta II.a, geratzeko

 ?? FOTO: UNANUE ?? Joxe Ramon Iruretagoi­ena ‘Izeta II’ erretiratz­era doa 32 urte plazetan egin ostean
FOTO: UNANUE Joxe Ramon Iruretagoi­ena ‘Izeta II’ erretiratz­era doa 32 urte plazetan egin ostean

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain